Madrilgo prentsa Kataluniako prozesuan

adeu mas

Ezerk harrituko ez gaituela uste dugunean, hara non Madrilgo egunkariek kalamitate handiago bat agertzen duten haien azaletan. “Nazionalismo periferikoei” kaskarreko komunikatiboak ematea dute laket. Euskal Herria baino gehiago, Katalunia da azken urte parean haien hizketagai kuttuna. Horixe bera aztertu du Media.cat fundazioaren txosten batek: “Kataluniako egunerokoa Espainiako prentsaren azalean (2011-2013)”.

El Pais, El Mundo, ABC eta La Razon izan dituzte aztergai. Sorpresarik ez azterketaren emaitzetan: azalen %69ak modu negatiboan azaltzen du prozesuaren bilakaera. Ikerketaren ondorioetako bat hori da. Edo beste modu batean esanda: independentistentzako erregai leiala da Madrilgo prentsa (telebista eta irratiaren papera ez dute aztertu). 2011 eta 2013 bitartean jaso dituzte egunkariak, guztira 1.700 azal aztertu dituzte, eta galdera plazaratu: Kataluniaren nolako errealitatea irudikatzen dute Madrilgo egunkariek? Oraindik ere azal historikoak heltzear daude, kostako zaie marka gainditzea!

Azterketaren lagin bat aurkeztu dute txostena osorik argitaratu baino lehen.