M15 munduan zehar

m15 Kanpaldiak munduan zehar[Mapa handitzeko egin klik hemen]

Madrilgo Sol plazan hasi zen mugimendua 2011ko maiatzaren 15ean, m15 edo #m15 (#15m gaztelaniaz). “Haserretuen” mugimendua. Benetako demokrazia eskatzen duen mugimendua. Pixkanaka, kanpaldiak Espainia osoan hedatzen asi ziren Sevillatik Lugora eta, gaur, Katalunia da erkidegorik aktiboena 30 kanpaleku baino gehiagorekin. Euskal Herriko hiriburuetan ere ehunka pertsona kanpatuta jarraitzen dute. Baina mugimendua ez da Pirinioetatik behera gelditu bakarrik, muga gainditu eta Europan zehar ere sakabanatu da: Bordele, Paris, Venezia, Atenas, Londres, Munich, Helsinki…

Pirinioak ez ezik, Atlantikoa ere zeharkatu du m15 mugimenduak eta AEBetako, Kanadako, Mexikoko, Brasilgo, edota Txileko enbaxada espainiarrak ere hartu dituzte. Baita Australia, Japonia eta Kanbodian ere!

Kanpaldien mapari begiratuta, esperantzaz betetzen zaizkigu bihotzak. “Haserretuta gaude eta gobernuei geure haserrea erakusten hari gatzaie!” Baina, entzungo al dituzte tokian-tokiko agintariek geure aldarrikapenak? Momentuz, entzungor jarraitzen dute. Baina bitxia da ikustea nola Egiptoko zein Libiako mugimenduak babesten zituzten agintari berak, herrialde horietako herritarren alde jarritako gobernu berak, orain etxeko altxamenduei bizkar ematen dieten. Zein da arazoa? Betikoa: aginteak eta herriak ez dute demokrazia kontzeptuari buruzko iritzi bera. Tristea. Oso.

Ondoko bideoan maiatzaren 29an Atenasen izandako manifestaldia ikus daiteke.

Zer duzu buruan “M15 munduan zehar”-ri buruz

  • […] "Gaurko politikariek ez gaituzte ordezkatzen". Ordutik, haserretuek Euskal Herriko, Espainiako eta mundu osoko hainbat hirietako puntu estrategikoak hartzen joan dira kanpatzeko eta beren haserrea erakusten jarraitzeko asanblada eta tokian tokiko […]