Lurrikara bortitza Italian

Ez da giro L´Aquilan. Argazkia: Lutxo Merino. Flickr.
Ez da giro L´Aquilan. Argazkia: Lutxo Merino. Flickr.

Goizeko 3:30ak aldera izan da lehen dardara, Abruzoetako eskualdean zuen epizentroa.  80.000 biztanle dituen L´Aquila hiriburuan, 40.000 eta 50.000 lagun artean atera behar izan dituzte eta ezingo dute epe motzean etxera itzuli, 10.000 inguru baitira eraitsitako eraikinak. XII. mendean altxatako hiria da L´Aquila, kale estu eta Errenazimenduko eraikuntzengatik da ezaguna. Besteak beste, katedrala kaltetua dago eta Alma Santa elizako  kupula behera etorri da.

Silvio Berlusconi presidenteak emergentzia nazional egoera ezarri du. Larrialdietako zerbitzuak etengabe ari dira lanean eta komunikabideek “milurteko ezbeharrik handiena” dela diote.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.