Lucas Egibar snowboardercrosseko munduko txapeldun [bideoa]

Lucas Egibar snowboardercrosseko munduko txapeldun –

Lucas Egibar snowboardercrosseko munduko txapeldun

Lucas Egibar snowboardlari donostiarrak urrezko domina eskuratu du Idre Fjallen (Suedian) bukatu berri den snowboard crosseko Munduko Txapelketan. Asko sufritutako garaipena, Alessandro Haemerle austriarra eta Eliot Grodin kanadarra izan ditu arerio azken lasterketaren azken unerarte. 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Lucasek, eta aipatu euskal herritar batek munduko txapelketetan irabazitako laugarren domina dela, Xavier de la Rue baionarrak irabazi zituen aurreko hirurak, snowboardercrossean baita ere. Elkarrizketa eta azken finalaren lasterketa ikusgarriaren bideoa hemen ikusi nahi baduzu. Zorionak!!

Lucas Egibar snowboardercrosseko munduko txapeldun