Logotipoek egia esaten dutenean

Viktor Hertz diseinatzaile grafiko suediarraren Honest Logos (logotipo zintzoak) izeneko irudi serie itzelak agerian uzten du multinazionalen benetako izaera. Logotipoak biluztu eta marka izen berriaz jantzi ditu; bere ustean, enpresa horiek izan beharko luketena. Lan bikaina, bai horixe!

Apple, “Itxurak dirua balio du”

Windows, “Une batez funtzionatuko du”

L’Oreal, “Itxura irreala”

MTV, “Ergelen Telebista”

Facebook, “Gero egingo dut egin beharrekoa”

Play Station, “Gero egingo dut egin beharrekoa”

Walt Disney, “Oso film kutre eta inozoak “

Playboy, “Titiengatik ordaindu”

Porche, “Zakil luzatzailea”

Olinpiadak, “Dirua”

Camel, “Minbizia”

Malboro, “Diru xahutzailea”

McDonalds, “McDiabetesa”

Coca-Cola, “Komertzialismoa”

Calsberg, “Kaloriak”

Budweiser, “Tripa handitzailea”

Starbucks, “Azukre-bonba nahasketak”

Nokia, “Umeek ez dituzte zure mugikorrak gehiago nahi”

Nintendo, “Ezertxo ere ez egiteko”

YouTube, “Katutxoen bideoak”

Diseinua, enpresak, Logotipoak, markak, multinazionalak

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude