Lege burugabeak

Lege burugabeak

Lege burugabeak

Olivia Locher argazkilari estatubatuarra da.

“I Fought The Law” proiektuan bere herrialdean indarrean dirauten lege (ustez) zentzugabeenak argazkietara ekarri ditu, kasik Estatu bakoitzeko bat.

Egitasmoak gehiago du bitxikeriatik salaketatik baino, hain dira sinestezinak legeetako batzuk.

Bat egiten dugu ardoa te kikaretan ateratzea debekatzen duen Kansaseko legearekin, horixe bakarri falta genuen, baina ulergaitza egiten zaigu Kaliforniako piszinetan bizikletan ibiltzea debekatzen duen legea, jatorria non duen ez dakigun arren. Alabaman, esaterako, atzeko patrikan izozki bat sartu eta zaldiak erakartzen ei zituzten zaldi lapurrek, eta horrexegatik zuten debekatu izozkiak patriketan eramatea. Eta Oregonen, noiz bihurtu zitzaien arazo gidatu bitartean ariketa fisikoa egitea, debekatu behar izateko?

Hona hemen legeetako batzuk, Olivia Locherrek irudikatuak:

.

Legea borrokatu

  • Ohion, debekatuta dago gizon baten erretratuaren aurrean biluztea.
  • Nevadan, debekatuta dago xaboi barra bati AEBetako bandera jartzea.
  • Minnessotan, debekatuta dago txori bat buru gainean duzula Estatuko mugak gurutzatzea.
  • Pennsylvanian, debekatuta dago dolar billete bat sokarekin lotu eta norbait hau hartzen saiatzen denean tiratuz urruntzea.
  • Mainen, debekatuta dago emakumeei kokotspean mustuka batekin kili-kili egitea.
  • Arizonan, bedekatuta dago etxe batean bi dildo baino gehiago edukitzea.
  •  Oklahoman, debekatuta dago automobilekin txortan egitea.
  • Utahn, debekatuta dago arrabita bat paperezko poltsa batean sartuta kalean ibiltzea.
  • Rhode Islanden, debekatuta dago arropa gardena jaztea.

.

  • Wisconsinen, debekatuta dago jatetxeetan gaztarik gabeko sagar pastela zerbitzatzea.
  • Texasen, debekatuta dago haurrei ezohiko ile mozketak egitea.
  • Kansasen, debekatuta dago ardoa te kikaretan ateratzea.
  • Kalifornian, debekatuta dago igerileku barruan bizikletan ibiltzea.
  • Delaweren, bedekatuta dago gerrira estutzen diren galtzak jaztea.
  • Nebraskan, debekatuta dago gurasoek seme-alabei ile kizkurtzea egitea, permanentea, horretarako Estatuak emandako baimenik gabe.
  • Oregonen, debekatuta dago norberaren indar fisikoa frogatzea autobidetik gidatu bitartean.
  • Tennesseen, debekatuta dago zuloa duten enborrak saltzea.
  • Hawain, debekatuta dago txanponak belarrietan sartzea.

.

Gustatuko litzaidake hauetako lege askoren jatorri xelebrea ezagutzea; zuri ez?

Lege burugabeak
AEB, argazkilaritza, legediak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude