Lau urteko zigorra Bushen autorretratuak zabaldu zituenarentzat

Lau urteko zigorra Bushen autorretratuak zabaldu zituenarentzat

Badira hilabeteak Bushen artea ezagutzera eman zela, baina horietako koadro batzuk zabaldu zituenaren atxiloketak berreskuratzeko aukera eman dit gaur. Guccifer gisa ezaguna den hacker erruminarrari lau urteko kartzela zigorra ezarri berri dio Errumaniako epaitegi batek. Makina bat e-mail kontu lapurtzea egotzi badiote ere, George Bush AEBtako presidente oiha biluzik agertzen den autorretratuak zabaltzeagatik egin zen ezagun. Hona zirrara eragiten duten koadro horiek:

Lau urteko zigorra Bushen autorretratuak zabaldu zituenarentzat

Baina George Bushek autorretratuez gain, mundu osoko politikarien koadroak ere egiten ditu. Gainera, bere museoan daude ikusgai. Hona ale bakan batzuk (gehiago ikusteak osasunari kalte egingo ligukeelakoan):

Jose Maria Aznar, alergiak jota

aznar

Silvio Berlusconi edo Silvester Stallone

berlusconi

Vladimir Putin, Bushekin aurrez aurre borrokatu ostean


putin

Ez al litzateke bidezkoagoa lau urteko zigorra George Bush berari jartzea?

Lau urteko zigorra Bushen autorretratuak zabaldu zituenarentzat
aznar, Berlusconi, bush, hacker, kartzela, koadroak, marrazkiak, pintura, Putin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude