Kyotoko protokoloak elikagai-subiranotasuna kolokan uzten du

0-17

Kyotoko protokoloak elikagai-subiranotasuna kolokan uzten du

Nekazari Indonesiarren Batasuna (SPI) 1998.urtetik borrokan aritu da nekazarien eskubideen errespetuaren eta biziraupenaren alde. Bere helburu nagusia nekazarien ongizatea mantentzea da, elikagai-subiranotasunaren eta nekazaritza sostengarriaren bitartez. Horretarako nekazal baliabideenganako aukera berdintasunean oinarritutako nekazal-erreforma aldarrikatzen dute. SPIren arabera erreforma hori lurren banaketa berdintsuarekin hasi beharko da, batez ere, lur pilaketa handiak desegin beharko lituzke.

Elikagai-subiranotasuna eta nekazal erreforma Azken urteetan nekazarien egoera nabarmenki egin du txarrera. Karbono-bonuen sistema martxan jartzearekin asko dira lurra lantzeko aukera galdu duten nekazariak. Kyotoko protokoloak onartu zituen proiektuek nekazari indonesiarren elikagai-subiranotasuna gehiago zailtzen du.

Karbono-bonuak
Karbono-bonuen sistema 1977.urtean Kyotoko Protokoloan onartu zen gas emisioak gutxitzeko helburuarekin. Gainera, emisioak gutxitzeaz gain karbonoa xurgatuko duten proiektuak hasteko helburua du proiektuak. Horrela, gehien kutsatzen duten enpresak zigortzea bilatzen da, mugen kanpo dauden gas botaketak ordaindu behar dituzte. Karbono-bonuak erosi behar dituzte, garapen bidean dauden herrialdeetan karbono-xurgapen proiektuak finantzatzeko. Beraz, munduko enpresa kutsagarrienak nahi beste kutsatzeko eskubidea erosi dezakete. Helburua enpresa kutsakorraren truk munduko beste puntan poluzio hori xurgatuko duen baso bat izatea da. Baina, noski, planteamendu horrek herritarrenganako ondorioak izan ditzake.

Mekanismo hori martxan jartzeko bitartekari lanak egoten dituzten enpresak sortu dira. Enpresa horiek proiekturen batek zenbat karbono hartu dezakeen ebaluatu eta enpresen ordainketak gestionatzen dituzte. Zerbitzu honek gobernuz kanpoko erakunde, fundazio pribatu eta eko-kontsultoretza firma batzuek mozkina ateratzen dute.

Nekazari Indonesiarren Batasunaren nekazale-erreformarekin elikagai-subiranotasuna lortu nahi dute: elikagaiak produzitzeko eskubide unibertsala, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza antolatzeko eskubidearekin, nazioarteko merkatuen aginduetatik at.
PT Reki kontsortzioak horrelako proiektu bat martxan jarri du zur-emakida batek desoihandutako zonalde batean. Gobernu indonesiarrak Sumatrako uhartean milaka hektareen administrazioa PT Reki kontsortzioaren eskuetan utzi du. Kontsortzio horretan Birdlife International fundazio kontserbazionistak eta Erresuma Batuko txorien babeserako Elkarteak hartzen dute parte. Azken horrek, Erresuma Batuko txorien babeserako Elkarteak Ingalaterrako Carlos Printzea izan zuen babesle. Emakidatik kanpo palmondo afrikarraren monolaborantza zabaltzen ari da. Palmondo afrikarraren olioak merkatu internazionalean saltzen diren bio-erregaiak fabrikatzeko erabiltzen dira.

Nekazal erreforma eta elikagai-subiranotasuna
Elikagai-subiranotasuna lortzeko zazpi oinarrizko printzipio zehazten dituzte: nekazal erreforma, elikadurarako eskubide unibertsala, baliabide natural sostengarrien erabilpena, elikagaiak erosotasun komertzial bezala erabiltzeari uztea, elikagaien produkzio prozesuan nazioarteko korporazioen mugapena, elikagaiak arma politiko bezala erabiltzea debekatzea, eta nekazari txikiei aukera ematea nekazal politika definitzeko.

Elikagai-subiranotasuna ez da elikagai segurtasunean oinarritzen. Helburua ez da nekazariei janaria ziurtatzea, baizik eta beraien elikadurari buruz erabakitzeko eskubidea itzultzea, nekazal politika, tokiko merkatua eta produkzioa.

Nekazari Indonesiarren Batasunaren borrokari esker lebak-lebungetako enkante sistema desagertzea lortu dute. Eurialdian zelaiak edo lebak ur azpian gelditzen dira eta nekazariek zelaietan egindako zuloetan arrainak ur-maila jaistean harrapatuta gelditzen dira. Zulo horiek lebung dute izena. Gobernuak enkantean jartzen zuen putzu horietan arrantzan egiteko eskubidea. Zure lurrean lebung bat zure kasa egin arren ez zeneukan bertan arrantzan egiteko eskubiderik, gobernuak eskubide hori hartu eta enkantean aritzen zuen. Arrantza librea berreskuratzeari esker, nekazariek urte osorako janaria lortu eta seme-alaben hezkuntza ere ordaindu dezakete.

Hala ere, gobernu indonesiarrak ez du nekazarien egoeraren alde lan egiten. Berriki, gobernuak Pangpanganeko lebak-lebung olio-palmondoko monolaborantzan bihurtu du. Oso gune preziatua zen hori, bertan, arrantza egiteaz gain bufaloak larrean jartzen zituzten.

Nekazariek lurrak interes komertzialen esku uztearen arriskuaz ohartarazten dute, horrek nekazarien merkatu internazionalaren interesen aurrean babesik gabe uzten baititu.