Krisiaren desfilea

by Yeras
by Yeras

F-18ak, Mirage F-1, F-5 eta Eurofightherrak, Hercules-ak, C-295, Boeing 707, CL-215 T, Harrier hegazkinak eta Lamps helikopteroak. Zer diren eta nolakoak diren ere ez dakit. Baina atzo Madrileko zeruan ibili ziren guztiak hegaka.

Ke gorria, eta ke horia, espainiako bandera marraztuz zeruan. Paraxutista ere ez zen falta. Lurreko ejertzitoak ere hartu du parte tanke etabarrekin. Zenbateko kostua du Hispanitatearen eguneko desfile militarrak?

Zertarako? Nazio harrotasuna piztu eta Espainiaren haunditasunean sinesteko, besterik ez…

Tira, besterik ez bada, Zapaterori harrera txistuka egiten diotela ikusteko balio du.

Zer duzu buruan “Krisiaren desfilea”-ri buruz

  • hemen Lima plazan desfilea,

    han Erresistentzia indigenaren eguna.

    lagun batek esana, garatuagoa den kultura izaten dela beti garaile.