Kontuz emakumezko urakanekin

Haizeez mintzo gara, benetako urakanez, ez besterik.

Egunotan Patricia izeneko huracanaren astindua izan dute Pazifikoan eta Atlantikoan, Mexiko aldean sekula putz egin duen haizerik bortitzena, 325 kilometro orduko indarrarekin dabilena -5 kategoria Saffir-Simpson eskalan; gorena-.

Eta Patriciarekin batera, AEBetako ikerlari batzuek egindako txosten xelebre baten berri ere izan dugu. Emakume izena hartzen duten urakanak hilgarriagoak gertatzen ei dira gizonezkoen izena daramatenak baino, suntsipen gehiago eragiten dute. Zergatik?

Ikerlariek ondorioztatu dutenez, gizarteak beldur gutxiago die emakume izena duten urakanei, eta hauei aurre egiteko neurriei ez ei die erreparatzen (!!!). Kasu, azken sei hamarkadetan, emakume izeneko haizeteek AEBetan “emakume” haizeteek “gizonezkoen” bikoitza heriotza eragin dituzte.

Kontuak horrela, urakanei izenak jartzeko prozedura aldatzea iradoki dute ikertzaileek, sexismoak, oharkabekoa bada ere, Sam edo Samantha deitzeak eragina baitu herritarrek arriskuei jartzen dieten arretan.

 

Haizete sonatu batzuk

Kontuz emakumezko urakanekinPatricia (2015) baino lehen ere izan dira indar handiko haizeteak.

2013an Yolandak (edo Hayan-ek) 5.600 lagun hil zituen Filipinas inguruan. Historiako tifoirik indartsuenak 300 kilometro orduko abiadura hartu eta Tacloban hiria suntsitu zuen.

2005ean Katrinak 1.800 lagun hil eta New Orleans txikitu zuen; AEBetan ez ziren hondamendia kudeatzeko gauza izan.

1997an Paulinak Mexiko hegoaldeko kostaldea astindu zuen, 400 lagun inguru hil eta Acapulco ingurua desitxuratuz.

1963an Florak 8.000 lagunetik gora hil zituen Kuba, Haiti eta Dominikar Errepublikan. Astindu izugarriena Kubak jaso zuen.

Bitartean izan dira gizonezko izenak jaso dituzten haizeteak ere, Joaquin, Mitch edo Arthur; batek ere ez du horrenbesteko hondamendirik sortu ordea!

Kontuz emakumezko urakanekin

emakumeak, gizonak, haizeteak, izenak, urakanak

Zer duzu buruan “Kontuz emakumezko urakanekin”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude