Komite Internazionalistak munduko preso politikoei buruzko jardunaldiak antolatu ditu

179574_irudi3“Munduko preso politiko guztiak askatu” lelopean, Komite Internazionalistek jardunaldiak antolatu ditugu,  Bilbon  Mailatzak 4 eta 20 tartean gauzatuko direnak.

Jardunaldiek munduko herri ezberdinetako preso politikoen errealitatea helaraziko dute. Horretarako, Alemaniako RAFeko , Euskal Herriko borroka ezberdinetako eta Kataluiniako borroka anarkistako (Amadeu Casellas) preso ohiei eta Irlandan errefuxiatua dagoen sinalés bati harrera egingo diegu.

 

Jardunaldien iragarkia:

Egun hauetan zehar, preso politikoen egoeraz informatzeko eta salatzeko mota ezberdinetako jarduerak egongo dira, gainera konferentzia desberdinetaz gain, Larunbata 14, 19:30tan Bilborocken, Patxi Zamorok(FIES presoa) idatzitako “A ambos lados del muro” lana antzeztuko da Movimiento No Out konpainiagatik.

Bestalde, bi proiekzio ikusgai izango dira; “Bidaiak kartzelan”(Fresneseko emakume presoek egindako laburmetraia) Zazpikatu gaztetxean proiektatuko dena asteazkenean 4, arratsaldeko 20:00tan eta “Mumia Abu-Jamal. In prison my whole life” Marc Evans-en pelikula dokumentala ostirala 13, 19:30tan la Bolsa eraikinean.

Horretaz gain, Osteguna 12 arratsaldeko 19:30tan Sarrionandiaren “Gartzelako poemak” liburuan (Susa, 1992) oinarritutako poesia errezital bat ospatuko da Kalderapeko tabernan.

Jardunaldiei, Zazpikatu Gaztetxean Asteazkena 4,  20:00tatik aurrera hasiera emango diegu preso izandako Eñaut Aiartzaguneak idatzitako poemekin errezital bat eginez, bertsolariak ere bertan izango ditugu.

Informazio gehiago: http://www.komiteinternazionalistak.org/index.php/eu/especiales/munduko-preso-politiko-guztiak-askatu-2011

PROGRAMA

MAIATZA 2011
04 Asteazkena, 20:00 AURKEZPEN EKITALDIA (7Katu Gaztetxean)

– “Bidaiak kartzelan” (Fresneseko emakume presoek egindako laburmetraia)
– Kartzelan idatzitako poemen irakurketa (Eñaut Aiartzaguena, idazlea eta preso ohia)
– Bertsolariak

10 Asteartea, 19:30 IRAK EN LA ENCRUCIJADA (Gatazka Liburudendan)

– Uday Al Zaidi, ex-preso de la Resistencia Iraquí

11 Asteazkena, 19:30 LUCHA Y REPRESIÓN EN LA ALEMANIA DE LOS 70-90 (La Bolsa)

– Ex-prisionero de la Fracción del Ejercito Rojo (RAF)

12 Osteguna, 19:30 POESIA EMANALDIA SARRIONANDIAREN “GARTZELAKO POEMEKIN” (Kalderapeko Tabernan)

\”Gartzelako poemak\” (Joseba Sarrionandia. Susa Literatura, 1992)

-Laura Mintegi (idazlea eta Euskal PEN Klubeko lehendakaria)
-Mitxel Sarasketa (editorea eta preso ohia)

13 Ostirala 19:30 ZINEMA (La Bolsa Gizarte Etxean)

– “Mumia Abu-Jamal. In prison my whole life / Toda mi vida en prisión” (Marc Evans)
Sundance Film Festival, Festival Hors-Ecran, Giza Eskubideen Pariseko Zinemaldia

14 Larunbata 14:00 HERRI BAZKARIA (7Katu Gaztetxean)


14 Larunbata, 19:30 ANTZERKIA (Bilborock)

– “A ambos lados del muro”, obra escrita por Patxi Zamoro, preso FIES (Compañia: Movimiento No Out)

17 Asteartea 19:30 EUSKAL PRESOEN BORROKAK (Gatazka Liburudendan)

– EPPKren preso ohia
– Erlantz Cantabrana (Socorro Rojo Internacional)

19 Osteguna 19:30 GENOCIDIO Y REPRESIÓN EN SRI LANKA. LA LUCHA TAMIL (La Bolsa Gizarte Etxean)

– Jude Lal Fernando (refugiado sinalés en Irlanda, profesor de la Universidad de Dublin)

20 Ostirala 19:30 LA LUCHA DE LOS PRESOS ANARQUISTAS (Gatazka Liburudendan)

– Amadeu Casellas, Catalunyako preso ohia

Elkartasun politikorako euskal erakunde internazionalista