«Kolpe militarra?»

Haren hitzetan, Mubarakek aste honetan iragarritako erreformak onartu ezean, armadak estatu kolpea emango zuen zurrumurruak zabaltzen ari ziren. Boterea armadaren esku utzi du presidente karguan ia 30 urte eman dituen Mubarakek, baina berak izendatutako Omar Suleiman presidenteordeak nabarmendu du armada oposizioarekin hitz egiten ari dela. Younisek esaten zuen armadak boterea hartuz gero, oposizioko hainbat talderekin ados jarri beharko zukeela, baita matxinadan parte hartu ez dutenekin ere, eta gobernu zibil bat eratu beharko zuketela.

Edozein kasutan, indar handiena matxinoek zeukatela zioen, eta arrakastaren gakoa politikoki antolatuta ez egotea zela, baina horrek berak ahuldadea ekar ziezaiokeela. «Mubaraken dimisioa eskatzeaz aparte, beste eskaera komunik egin ez dutenez, ezin izan dute erabaki erregimenak zenbat kontzesio egin behar zituen beroriek onartzeko prest egoteko». Dena den, gutxieneko eskaera batzuk egiten hasi direla adierazi du Younisek: «Horien artean, alderdi politiko berriak sortzeko aukera emango duten askatasunak bermatzea eta larrialdi egoera bertan behera uztea».

Beste aukera bat Mubarakek kargua ez utzi eta jendearen haserrea geldiarazteko sarraski bat egitea zela aurreikusten zuen Younisek. «1990eko hamarkadaren erdialdetik, Mubaraken erregimenak botere autoritarioa finkatzeko, batetik indarkeria erabili du eta, bestetik, oposizioko indarrei toki pixka bat utzi die. Lehenengo aukerak iraganean ekintza terroristak eragin zituen; bigarrenak errespetua galtzea ekarri zuen eta horrek 2011ko urtarrilean matxinada pizten lagundu zuen». 

«Egiptoar gehienek diktaduraren, ustelkeriaren eta manipulazioaren aurrean, demokraziaren eta askatasunaren alde egin dute. Demokraziaren aldeko mugimendu horrek armadaren erabakiak baldintzatuko ditu datozen egunetan». 

 

Jatorrizko testua

Oposizioko taldeei buruzko eskema bat

Egiptoko protestek estatu kolpearen arriskua areagotu dute Egipton

Irudia | Egiptoko protestek estatu kolpearen arriskua areagotu dute Egipton | Ezezaguna | LGPL
dimisioa, egipto, matxinada, Mubarak
Ainara Mendiola

ZUZEUrentzat Nazioarteko albiste aipagarriak ...

3 pentsamendu “«Kolpe militarra?»”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude