Kolapsoa

Kolapsoa –

Erresuma Batuan supermerkatuak produkturik gabe gelditzen ari dira eta egoera luzatzen ari denez, jendea ez ikaratzeko zainzurien, laranjen eta beste elikagaien irudiak jarri dituzte apaletan. Gasolindegi batzuk itxita, besteetan ilara luzeak eta jendea ostiaka kotxeari gasolina botatzeko.

Kolapsoa

Txinan elektrizitate-mozketak ematen ari dira azken hilabeteetan. Fabrikak astean bi edo hiru egunetan lan egiten ari dira elektrizitate arrazionamenduengatik eta horrek munduko fabrika askotan eragina izaten ari da. Gainera, etxebizitza eraikuntza eta salmenta sektorea krisian larrian dago Evergrandre enpresa erraldoiaren porrota eta gero.

Etxera etorrita, mikrotxip nahikorik ez dagoelako, Mercedes irailan hiru aste geldirik egon zen eta oraindik arazoekin daude. Michelinen ere ekoizpena murrizten ari dira arazo berdinagatik. Bestetik, elektrizitatea eta gasoleoaren prezioa maximoetan daude. Gainera, negu atarian gaudelarik, Aljeriak Marokotik pasatzen den gasbidea itxi du.

Kolapsoaren atarian gaude orduan? Edo kapitalismoaren beste krisi zikliko baten aurrean gaude? Hasteko, kolapsoaren esanahia zehaztu beharko genuke. Kolapsoa apokalipsi gisa ulertzen badugu, momentu konkretu bat, non gauza garrantzitsuenek funtzionatzeari uzten dioten, nire ustez, hori ez da gertatuko.

Aldiz, kolapsoa prozesu bat bezala ikusten badugu, orduan bai, kolapso batean gaude. Egia esan, momentu honetan, herrialde asko kolapsatu dute edo kolapsatze bidean daude; zerrenda luzea da. Bestetik, herrialde “aurreratuenetan” jendartearen sektore bat, batzuetan txikiagoa, beste batzuetan handiagoa, kolapsatu du. Adibide on bat Estatu Batuetako Detroit hiria da edo Philadelphian eta beste hiri askotan kalean, zaborra eta droga artean bizi diren milioika pertsona.

Gaur egungo sistema kolapsatzen ari dela onartzen badugu, kolapso horren aurrean zer egin dezakegun da galdera garrantzitsuena. Nire ustez, beste gauzen artean, galdera horren erantzunean komunala, burujabetza eta autodefentsa egon behar dira. Lan asko dugu aurretik, has gaitezen dauden sareak indartzen eta berriak sortzen kapitalismoaren korapilotik askatzeko eta beste mundu bat sortzeko.

Kolapsoa
Kolapsoa

AHT-rik EZ!

Zer duzu buruan “Kolapsoa”-ri buruz

  • josu naberan 2021-11-07 10:22

    zure analisiarekin erabat ados.

    Zer egin'” -zioen Laninek. Antolatu! -erantzuten zuen.

    Nire ustez, haiek, kolapsoaren eragileek, argi daukate zer egin: Agenda-2030. konlusio logiko-matematikoa: pupulazio hazkundea mundu mailan + energia-iturrien agorpena = populazioa MURRIZTU BEHAR DERRIGORREZKOA, irtenbide Malthusianoa.
    Zeren sistemak ez baitu uko eginen bere buruari: HAZKUNDE MIRAGARRIARI.