Koadro garesti bat sortzen

Koadro garesti bat sortzen –

Jakina da artearen merkatua oso merkatu aberasgarria dela baina era berean, itzal handikoa eta oso opakua. Azkeneko polemikak arte barrokoaren artista esanguratsuena du protagonista, Leonardo da Vinci hain zuzen, berea baita ustez historian orain arte saldu den koadro garestiena: Salvator Mundi.

Orain arte ekuazioak zentzuduna dirudi, ustezko hori ez balitz. Izan ere, koadroa Leonardo da Vincirena denik frogatzea ezinezkoa omen da, eta aditu gehienen ustez, koadro hori ez da Leonardorena. Orduan, nola da posible 2005ean aurkitutako koadro honek 10.000 euro balio izatetik 2017an 450 milioi dolar balio eta hala historiako koadro garestiena bihurtzea?

Honekin artearen merkatuaren dinamiken funtzionamendua azaltzen saiatuko naiz.

Adituek dakitenez, Salvator Mundiren Leonardoren koadro bat existitu existitzen zen. Artistaren eskuzko grabatu eta prestaketa marrazkiak Londreseko Royal Academy-an kontserbatzen direlako. Eta era berean, beste artista batzuek obra honi eginiko ia hogei kopia eta bertsio ere dokumentatuta daude. Beraz, koadro honek bere garaian nahiko entzute izan zuela ondorioztatu daiteke.

2005ean Salvator Mundi bezala ezagutzen dugun koadro hau agertu zen. Hasiera-hasieratik Da Vinciren koadro galdutzat hartu zuten nahiz eta ebidentzia guztiek kontrakoa esan. Koadro hori bere diszipulu batek egin behar izan zuela eta koadro horrek eskuaz eta kizkurrez gain Leonardoren gutxi zuela, alegia.

Koadro garesti bat sortzen

Irudian ikusi daitekeenez, errestaurazioa ere polemikoa izan zen. Errestaurazio ondoren koadroak Leonardoren ezaugarriak areagotu egin baitziren. Hau da, koadroa davincizatu egin zutela salatu zuten arte errestauratzaile askok, honen zehaztasun artistikoa zalantzagarri eginez.

Eta 2011n Londreseko The National Gallery museoak Leonardo da Vinciri buruz eginiko erakusketa nagusian koadro hau gehitzea erabaki zuten, eta honen egiletzat (bakartzat) artista hau hartzea. Horrek bere garaian zekarren guztiarekin.

Era berean, kasualitatez, garai horietan Louvre museoak 2007tik proiektuan zuen Abu Dabiko Louvre museoa irekitzen du. Eta Pariskoan bezala, Abu Dabiko Louvrek museoko koadro erakargarri bat ere izan behar zuen. Beraz, kasualitateak kasualitate berriro ere, Salvator Mundi koadroa enkantean atera eta Abu Dabiko jeke batek erosi zuen. Modu horretara, Louvre berria zabaltzear zegoela honek bazuen bere da Vinci koadroa.

Hau guztiaren ondoren, zer gertatu zen?

Ba ez dagoela koadrorik. Edo ez dakigu behintzat non dagoen. Bueno bai, jakin badakigu munduko koadro garestiena Mohammed ben Zayed jekeak duela eta bere yatean dagoela, baina ez da Louvren ikusgai jarriko. Gainera, gero eta gehiago dira komunitate akademikoan publikoki, Leonardoren egiletza ukatzen dutenak eta beraz, koadroaren balioa kolokan jartzen ari da.

Koadro garesti bat sortzenSalvator Mundi timo historiko eta artearen merkatuaren ridikulu publiko bat izan da. Diru, herrialdeen arteko presio, freeport-en gardentasun eza eta eskrupulurik gabeko arte-merkatari batzuen marketin estrategia. Historiako koadrorik garestiena bihurtzerainoko trama mamitsua duena, portzierto. Eta laster ikusi ahal izango duguna, Andreas Koefoed zuzendaria “The Lost Leonardo” dokumentala grabatzen ari baita. Londresera bueltatuz, hau guztia pasa eta gero The Guardian-ek argitaratutako artikulu batean, The National Gallery museoaren jarrera museo publiko bezala, onartezina izan zela leporatu diote. Museoak alde batetik, saltze prozesuan zegoen koadro bat ikusgai jartzeak honen balioa igotzen duelako. Eta bestetik, koadroaren egile eztabaidagarria ukatu eta Leonardorena zela dudarik gabe baieztatu zutelako. Historiako timo publiko handienaren konplize izan direlako, hein batean.

 

Koadro garesti bat sortzen