Kitarra imaginarioen Munduko Txapelketak badu irabazlea: Mean Melin

Kitarra imaginarioen Munduko Txapelketak badu irabazlea: Mean Melin

Taberna batera sartu eta ACDCren hit bat jarrita dagoela ohartzean, nork ez du inoiz esku bat hanka tartean eta bestea begien aurrean paratu, kitarra jotzeko itxurak eginaz? Edo Su Ta Garren kontzerturen batean aldi berean burua astinduz. Bai ezta? Bada jakizue, onak bazarete kitarra imaginarioarekin, baduzuela aukera Finlandiako Oulun Munduko Air Guitar txapelketan parte hartzeko.


Hasieran txantxetan hasi ziren tankera honetako txapelketekin, 80. hamarkadan Suedian eta AEBtan. Baina 1996. urtetik aintzina, Finlandiako Ouluko Musika Bideo jaialdian ospatzen da Munduko Air Guitar txapelketa. Txantxa bezala hasibai, baina puzten joan zen, jaialdiaren beraren ezaugarri garrantzitsuena bihurtzeraino.

Parte hartzaileek lehen erronda bat egiten dute aurrez prestaturiko grabazio batekin. Ondo prestaturiko koreografia eta keinuak luzitzeko erronda izan ohi da lehen hau. Bigarren errondan berriz, inprobisazioa da ardatza, ezezagun dituzten epaileek hautatutako doinuekin moldatu behar izaten baitute.

Ez legoke gaizki hurrengo urteari begira euskal ordezkaritza bat bidaltzea, beti izan baitugu heavy harrobi bikaina gure herrian. Txapelketa nolakoa den aztertzen joateko, Eric ‘Mean Melin’ aurtengo txapeldunaren errezitala duzue hemen.

2013ko Munduko Air Guitar txapelketa iruditan

Kitarra imaginarioen Munduko Txapelketak badu irabazlea: Mean Melin

air guitar, eric, kitarra, mein melin, oulu

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude