Kill Bill (Buffalo)

Kill Bill (Buffalo)

Banekien Bufallo Billen existentziaz, baina inoiz ez dut bere historiaren berri izan. Idatzi honetara ekarri dudan irudia topatu berri dut kasualitatez sarean, eta arreta deitu zidan; noski, nori ez. Milaka bufalo hil zituela aurreikusten nuen zerbait zen, dakidan apurra kontutan hartuta, baina ez nuen pentsatu tamainako argazki bat existituko zenik, egindakon sarraskiari neurria hartzeko

Kill BillKontua da, argazkiarekin batera, pertsonaia hau eta bufaloen sarraskia politikoki kokatzen zuen irakurketa bat zegoela, berria niretzako. Ameriketako Estatu Batuetako gobernuaren asmoa jatorrizko herriak haragia lortzeko hornidurarik gabe uztea zen, haiek ezarritako erreserbetan sar zitezen. James Throckmorton izeneko kongresista batek esan zuen zibilizazioarentzako onena zela bufaloak desagerraraztea, “indioak” zibilizatzeko. Beraz, milioika animalik ulertzen ez zuten gatazka baten barruan ikusi zuten bere burua.

Asko eta asko soldatapeko ehiztariak bihurtu ziren, eta zuri guztiei esan zitzaien ahal zuten bakoitzean hiltzeko bufako bat. Ez zuten ezertarako aprobetxatzen, ez haragi eta ez larru; usteltzen uzten zituzten eguzkipean. Baina, dirudienez, Bill delakoak burezurrak jaotzen zituen, gutxienez. Arrgazkia iluna da, tristea oso; gizon zuriaren erroak irudi batean. Armada amerikarreko general baten arabera, bufalo ehiztariek askoz ere gehiago lortu zuten jatorrizko herrien aurka urte gutxi batzutan, ejerzitoak hamarkadetan baino. Milioika animali egon ziren garai batean bertako zelai berde eta amiezinak gurutzatzen; XIX mende bukaeran milaka batzuk besterik ez zeuden Yellowstongeko parkean.

Beraz, bizirauteko, Kill Bill eta bere kosmobisioa.

Kill Bill (Buffalo)

bufalo bill, Ganbelai, jatorrizko herriak, Kill Bill, Pakito

Zer duzu buruan “Kill Bill (Buffalo)”-ri buruz

  • Hain zuzen ere, “The Revenant” filmean txertaturiko hainbat irudi oniriko, surrealista eta inplizituren artean aurkitzen da bufalo-kaskezur metarena. Izan ere, paisaia naturalen edertasunaz landa edota Di Caprioren lana gora behera, horixe baita nere ustez film honek eskaintzen digun zerarik agerikoena: Indigena salbaiarena baino puskaz haragokoa izan zen europar kolonizatzailearen krudelkeria neurrigabe eta arrazoigabea.
    Portzierto, hementxe duzue filmerako espresuki eraiki zuten aipatu metaren erreplikaren tailerreko lana: http://cetek.ca/images/revenant_buffalo_skulls_04.jpg

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude