Kez egindako gortina

gortina

Hiru urte. Hiru urte luzez egon da komunitate internazionala Kurdistanera begira, begira bakarrik, ikuskizun negargarri bati begira, eta lehen ilaran, Turkia. Gogor erasotu zituen Daeshek kurduak, eta Turkia begira, bera ere kurduak erasotzen ari baitzen mugaren bestaldean. Ze astakeria egin dituzten islamistek, “moderatuek eta erradikalek”, kurduen aurka…, eta indarrak batu, determinazio osoz borroka egin eta egoerari buelta ematen hasi direnenean, Turkia sartu da. Turkia demokratikoa, Daeshi apur bat lagundu eta bide batez, Kurdistango eremu independente bat sortzeko aukera mozteko; eta Frantzia eta beste guztiak isilik.

Zer da gatazka bat bertan ez dagoenarentzat? Jasotzen duen informazioa, kontatzen diotena, bere ideologia edota aurreiritzietan oinarrituta sortzen duen irudia, sinesten duena eta sinetsi nahi duena.

White Helmet izeneko erakunde bat Sirian omen dabil laguntzen, baina soilik Damascoren aurka dihardutenei; beraien inpartzialitatea zalantzan jartzen dute askok. Batzuei laguntzen dien lana egiten dutenik ezin da ukatu, baina atzetik irakurketa politikoa dagoela esan daiteke, zergatik batzuei bai eta besteei ez. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak ere, guda garaian siriar guztien eskubideak behatu behar lituzkeenak, aspaldi galdu zuen zilegitasuna, tamalez.

Duela urte dezente ikusi nuen “Wag the Dog”, “Kez egindako gortina” (nire itzulpen traketsa). Etxeetara iristen den hori zaintzen dute, prestatu, planifikatu, eta ikusi ez baduzue, gomendagarria da guztiz. Dustin Hoffmanek sekulako lana egin zuen, nik uste.

Badirudi White Helmetekoak ere pelikulak produzitzen hasi direla. Argazkian makilatzen ari diren umea Assadek agindutako bonbardaketa batean zauritutako biktima gisa aurkeztu omen dute. Omen diot, zeren eta zer dakit nik argazkikoa Assaden laguntzailea, islamista, edo kurdua den? Nire informazio iturriez fidatzen naiz. Baina noski, White Helmeten eta establishmentaren babesleak ere.

gortina

Kez egindako gortina

Kez egindako gortina

 

Zer duzu buruan “Kez egindako gortina”-ri buruz