Kenosha-ko polizia tiroketa [bideoak]

Kenosha-ko polizia tiroketa –

Kenosha-ko polizia tiroketa

Kenosha, Wisconsin – Milagarrenez, beste behin, polizia baten eskuetan beltz baten tiroketa ikusi dugu, ikerketa martxan dago. Atzo, abuztuaren 23an igandean eman zen Wisconsin-eko Kenosha hirian, arratsaldeko 5etan, poliziak ez du azalpen askorik eman eta “domestic incident” bat erantzuten ari zirela esan du soilik. Jendetza handia protestatzeko kalera bota zena tiroketa eta gero, bi hidako egon dira, azpian irudiak. Wisconsineko Justizia Departamenduko Ikerketa Kriminalaren Dibisioak maneiatuko du ikerketa. 29 urteko Jacob Blake da gizona eta larri dago hospitalean, mirakuluz bizirik ezbairik gabe, 7 tiro eman dizkio poliziak bizkarretik, autoan sartzen ari zenean. Testigu asko zegoen inguruan, eta badirudi bere 3 semeak ere kotxean zeudela eta tiroketaren testigu izan direla. Irudiak gogorrak dira, hemen ikusi nahi badituzu.

Beltzen bizitzek ez dute (benetan) axola

Jackson eta George

Kenosha-ko polizia tiroketa

14 pentsamendu “Kenosha-ko polizia tiroketa [bideoak]”-ri buruz

  • Nik uste dut arazoa, AEBeko poliziak armak erabiltzeko duen erraztasuna eta horretarako goitik emandako baimena dela. Euskal Herritik gazte batzuk joan ziren hara Yosemiten eskalatzera. Aireportuan furgoneta bat alokatu eta errepidean ziohazten eta halako batean errepide ertzean gelditu omen ziren sasi batzuren artean pixa egiteko. Berehala gelditu omen zen metro batzuk atzerago polizia kotxe bat eta ezer gehiago gabe, pistolak eskuan eta apuntatuz hurbildu omen ziren gazteengana. Dirudienez, droga trafikoarekin lotutako susmoren bat zuten poliziek. Une horretan, gazteetakoren batek mugimendu arraroren bat egin izan balu, poliziaren ustez beti ere, ziur tirokatuko zituztela. Eta ez ziren beltzak. Beraz, hau guztia arrazakeriarekin lotzea ez da zuzena. Eta baditut antzeko istoria gehiago euskal herritarrak tartean direla. Hango poliziak ez du zalantza askorik izaten, bere kulturan tirokatzea gauza normala da, bere lana egitea da besterik gabe. Hemengo poliziari aldiz kontrakoa gertatzen zaio, ez dakit zergatik eramaten duten ere arma bat. Hemengo poliziak arma erabiltzea baino hobe luke ihes egitea, arma erabiltzen badu (naiz eta oso bidezkoa izan egoera), bizi guztirako kondenatuta geldituko da eta.

  • Bideoan ikus daiteke eta irratian ere entzun dut. Gizon beltzari gelditzeko eta gelditzeko ari zaio esaten polizia baina ez du jaramonik egiten, eta ez hori bakarrik, kotxean sartu eta joan egingo dela ematen du. Zuek uste duzue horrelako zerbait hango polizia jasateko prest dagoela? Beraien muturren aurrean kotxean sartu eta nola alde egiten duen ikusi eta barregarri nola gelditzen diren ikusi? Hori hemen ertzaintzari egin ahal diozu baina hango poliziari… eta berdin dio beltza izan edo zuria izan. Beraz, hemen arrazakeria nahastea ez da batere zuzena. Hemengo zuri bati esango nioke proba egiteko: hara joan, zerbait eginez polizia erakarri eta gelditzeko eskatzen diotenean jaramonik ez egin eta kotxean sartu alde egiteko. Ea zer gertatzen zaion.

  • Euskahaldun 2020-08-25 22:46

    Neu: “eta ez hori bakarrik, kotxean sartu eta joan egingo dela ematen du”
    Beraz 7 aldiz tirokatzea ezinbestekoa zuten geldi egon zedin…bai horixe! Agian arrazoi duzu arrazakeri kontua baino tiro errazekoak direla esatean, baina ez da halako egoera bat kudeatzeko era inondik inora ere, gizarte paranoiko baten islada baizik. 7 tiro, halakorik!

  • Arrazismo sistenikoa edo sistema arrazista baten islada sakona da hau eta antzeko gertaera guztiak …

  • Nik ere ez dut ikusten 7 tiroren beharrik eta gainera, botatzekotan bizkarrera ez, hankara edo. Polizia bat baino gehiago dago, denen artean eskuekin heldu eta ibilgetzeko arazorik ez lukete izango. Baina hango kultura ezberdina da. Haiek adibidez ez lukete ulertuko nola litekeen posible hemen zure etxetik egun pare baterako alde egin ondoren, itzuleran etxea okupatuta aurkituz gero ezin duzula ezer egin eta gutxienez 6 hilabete itxaron beharko duzula berriro etxean sartzeko, ez hori bakarrik, agian etxeko altzariak eta balioa duen oro galduko duzula. Han etxea okupatuta aurkituz gero, etxeko nagusiak ez du poliziaren beharrik okupak kanporatzeko, eta tiroz botatzen baditu ere ez doa kartzelara. Beraiek gure sistema ez lukete inondik ulertuko, eta gurea bezalako herrialde batean ez lukete bizi nahiko ere. Beraz, gurea hoberena da esatea, ez dago ondo. Haientzat hoberena beraiena da. Eta gero beste kontu bat, anglosajoien eta beltzen eta hispanoen artean dagoen alde kulturala bateraezina da nire ustez, eta talka ekidiezina da nire ustez. Hain kultura ezberdinekoak batera bizitzen ezin dituzu jarri. Guri hemen Euskal Herrian zer gertatzen zaigu espainiarrekin? Zergatik aritu gara hainbeste denboran elkarri egurra ematen? Ondoriozta genezake orduan euskaldunak arrazistak garela? Alferrik da aniztasuna eta antzekoetan tematzea, kultura ezberdinekoak batzen badituzu lehenxeago edo geroago hor egurra egongo da. Gero alferrik da aienka aritzea. Etorkizunean arazoak ez badituzu nahi, ez egin nahasketarik. Eta hau abixua izan dadila Euskal Herriarentzat.

  • Benat Castorene 2020-08-26 10:50

    NEUri
    Problema da nahasketak ez ditugula beti guk nahi baina gehienetan inperialestek dituztela pentsatzen erabakitzen eta sistematikoki antolatzen behin betiko asimilazioa lortzeko.
    Begira zer pasatu zen gurean frantses Iraultza denboran probintzia tradizionalen mugak ezeztatu zituztelarik eta sortu entitate berri artifiziala euskaldunak eta baionesak eta biarnotarrak nahasteko.

  • Benat Castorene 2020-08-27 11:27

    Gauzak argi egon daitezen zero nahasketa edo nahasketa zero ezinezkoa da eta ez da desiragarria ere. Ez da sekula existitu ere, beharbada pazifiko edo ugarte galdu batzuetan izan ezik, nun jendea degeneratu egin baitzen eta azkenean desagertu.
    Guk ere beti danik errezibitu eta arrakastarekin asimilatu ditugu arrotz ugari, ez du balio zerrendarik egitea sobera luzea litzateke.
    Problema dira uholdeak edo inbasioak zapaltzaileek zuzenean antolatuak edo saiheski zapaltzaileen dominazio politikak ahalbidetzen duenari esker. Horrela etorritakoak, salbuespenak salbuespen, ezin ditugu asimilatu eta alderantziz egoera kolonialak lagunduta haiek gaituzte nahitaez asimilatzen.
    Espero dut argitu eta zuzendu dutala aurreko ene iruzkinak zeukakeen ahulezia.

  • Neuk: “nola litekeen posible hemen zure etxetik egun pare baterako alde egin ondoren, itzuleran etxea okupatuta aurkituz gero ezin duzula ezer egin eta gutxienez 6 hilabete itxaron beharko duzula berriro etxean sartzeko”.

    Zure argumentuak oinarritzen baldin badira Interneteko ixtorioetan eta VOXekoen eta haien kordakoen klixe toxikoetan, ez duzu esperoko oso serio hartuko zaitugunik, ezta? To, ilustratu zaitez apur bat:

    https://mobile.twitter.com/JudgeTheZipper/status/1298758137198112778

  • Garrett, zu bai zarela klitsetsua, klitsez josia alegia. Berehala VOX eta ez dakit zertan enkasilatu naiz. Justu zuei horixe ez zaizue gustatzen, zuen iritziekiekin enkasila zaitzaten, eta halakoetan zer egiten duzue? Bestea tontotzat hartu eta buru itxikoa dela esan… ba horixe egingo dut nik ere zurekin. Twitter-eko zerbait bidali didazu… gaur egunean nonbait, ilustratzeko twitter erabiltzen da, 150 karaktereko muga duten testuen bidezko ezagutza. Artikulu serioren bat edo legeen aipamena egingo zenidala uste nuen. Barkatu, badakit Trump twitter erabiltzen hasi denetik twitterrek prestigioa irabazi duela baina niri ez zait inoiz gustatu eta gustatuko ere eta nerabeentzako jolas tresnatzat daukat. Ziur ni baino ilustratuagoa zarela, baina gogoan dut orain dela gutxi Portugaleteko 90 urteko emakume bati gertatu zitzaiona, bere ahizparen etxera egun pare baterako laguntzera joan ondoren itzuleran zer gertatu zitzaion. Interneten erraz aurkituko duzu, Portugaleten izan zela uste dut edo hor nonbait behintzat. Eta kasu gehiago ere ezagutzen ditut, eta ez hori bakarrik, irratian eta Interneten hainbat tokitan irakurri eta entzun dut legeak dioenaz abokatuen azalpenak. Eta gaur egungo legearen arabera, erosketak egitera edo antzeko zerbaitengatik etxea uzten baduzu eta bitartean okupatzen badute, berehala kanporatuko dituzte okupak. Aldiz, oporretara bazoaz edo emakume honen kasuan bezala, egun batzutarako etxea uzten baduzu, gero denbora asko beharko duzu etxea berreskuratzen epaile batek epaia eman behar duelako. Zer egin zuen emakume honek? Munizipaletara jo zuenean egi osoa esan ziela, ahizpa laguntzera joan zela egun batzutarako eta munizipalek hori idatzi zuten txostenean. Denek esaten zuten, abokatuek eta guzti, munizipalei esan izan balie erosketak egitera joan zela, ezberdina izango zela. Baina amona gaixoak zer egingo zuen ba, horrelako ezer ez bazekien? Ba horrela dira kontuak.

  • Kasu gutxi batzuetatik doktrina sortzea, hedabide kasposoen laguntzaz betiere, “cuñadismo” delakoaren manual guztietan dago. Bai okupazioari, bai, esaterako, bikoteen arteko biolentziari dagokionez. Azkenean, “propietate pribatuaren” eskubidea defenditzen bada, ez da Portugaleteko atso koitada horren alde egiteko, baizik eta ehunka higiezin hutsen jabe diren bankuen eta putre funtsen onurarako. Hori du oinarri nagusia doktrina horrek (VOXek eta antzekoek, izan espainol zein euskaldun, zabaltzen duten doktrinak), eta, helburu hori lortze aldera, lotsagabeki baliatzen da Portugaleteko andreaz zein emazteen biktima diren gizonezko portzentualki bakanez (egon badaude eta). Orain, zuk zeure burua non kokatzen duzun, doktrinaren bultzatzaileen edo haren demagogiak arrastatutakoen praketan, ez dakit. Hori bai, plural gramatikala erabiltzea pertsona bakar batek esan dizunari erantzuteko (“zuei horixe ez zaizue gustatzen, zuen iritziekiekin enkasila zaitzaten, eta halakoetan zer egiten duzue?”), bete-betean sartzen da aipatutako manualetako jarraibide onen zerrendan. Testu-liburukoa zara, txikito.

  • Animaliak harrapatzeko ere, dardo trankilizanteak, sareak, eta halakoak erabiltzen dira gizarte zibilizatu batean… Beltzei Animalien tratua behintzat eman geniezaieke …

  • Harzak tila bat, txikito.

  • Izan al haiz inoiz AEBetan, txikito? Joan adi hara, eta haiei etakutsi iezaiek giza eskubideak eta horrelako kontuak, zeharo atrasatuta zeudek eta. Hi bezalako ilustratu baten premie bazeukea.