Kazetaritzaren alde zutik jartzeko deia

cc Daquella manera
cc Daquella manera

 

Kazetarien Sindikatuen Federazioak (FeSP) bat egin du deiarekin. Kazetarien prekarietatea, gizartearen desinformazioa dela gogorarazi nahi dute. Eta desinformatuta dagoen gizarteak aske ezin duela izan.

Beraz amaierarik gabeko istorio horri irtenbidea emateko kazetaritza lanbidea duin bilakatu behar omen. Egitekoa ordea ez da erraza.

Komunikabide batzuk ixten ari dira eta, beste batzuk, langile gutxiagorekin nola hala moldatu nahiean dabiltza.

Egoera horretan agintariei eskaera egiten die FeSP-ek: Neurriak hartu behar dira herritarrek egiazko informazioa jasotzeko duten eskubidea bermatzeko. Horretarako kazetaritza jardueren erregulazioa neurtuko duen lege baten beharra azpimarratu dute. Baita komunikabideen erantzukizun soziala neurtuko duena ere.

Kazetaritzaren sektorea gainbeheran zegoen aspalditik eta egungo krisi ekonomikoak horixe areagotu baizik ez du egin. Komunikabide askotan erredakzioak hustutzeko erabili dute krisiaren aitzakia. Baina enpresetan kostuak murriztuz doazen heinean informazioaren kalitatea ere okerragoa dela salatu nahi da gaurkoan.

Berriemaileen egoera hobetuko lukeen legea bultzatzea agindu zuen Zapaterok bere garaian. Baina ahaztu zaiola dirudi.

Kazetarien Nazioarteko Federazioaren deia hainbat herrialdetara zabaldu dute. Egiazko informazioa jasotzeko eskubidea komunikabide talde handien esku dagoen munduan kazetaritza duina eta ona egitea posible izan dadin.