Kazetaritza eta boterea

Kazetaritza eta boterea –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Badirudi David Jiménez kazetariak argitaratuko duen liburuak hautsak harrotuko dituela. Madrilen hasi eta Gipuzkoan amaitzen den apuntea atera zait.

Wikipediaren arabera, David Jiménez 1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen bekadun moduan El Mundo egunkarian eta 1998an joan zen Asiara, periodikoarentzat korrespontsal gisa aritzera.

Handik bueltan, 2015eko apiriletik 2016ko maiatza bitartean, El Mundoko zuzendaria izan zen. Pedro J. Ramírez fundatzailea eta Casimiro García-Abadilloren ondoren eman zioten zuzendaritza Jiménezi.

Arraroa egin zitzaidan erredakzioan hain gutxi egondako bera bezalako kazetari bat hain egoera aldrebesean zegoen egunkariko zuzendari egitea.

Esan bezala, urtebete iraun zuen karguan, ondoren Pedro García Cuartangok hartu zuen lekukoa eta gero Francisco Rosell aukeratu zuten. Honek ez du oraingoz profilik Wikipedian eta ez dakit zenbat iraungo duen aulki elektrikoan.

Buelta gaitezen David Jiménezengana. A priori, zeresana emango duen liburua idatzi du, El director, Libros del K.O. argitaletxeak apirilaren 8an plazaratuko duena.

Aste honetan bertan aurrerapen bat agertu da El Confidencial agerkarian: Comprar un periodista no es posible, pero del alquiler podemos hablar (ezinezkoa da kazetari bat erostea, baina alokairuari buruz hitz egin dezakegu).

Argitaletxeak dio erredakzioko bizitza azaltzeaz gain, boterearekin izandako talkak kontatzen dituela.

Adibide moduan paragrafo hau kopiatuko dut hemen:

«Empecé a padecer el incordio de las llamadas de la élite económica del país, porque una vez te conocían podías estar seguro de que llamarían. Sus peticiones me parecieron bastante inocentes al principio. Borja Prado, el presidente de Endesa, de quien me habían advertido que era clave en mi supervivencia porque era «el hombre de los italianos en España», llamaba para pedir ser incluido en ‘Vox Populi’, la sección de las páginas de Opinión en la que sacábamos una foto tamaño carnet de personajes del día, con una flecha para arriba o abajo y un comentario elogioso o crítico sobre algo que hubieran hecho».

Gerturatu dezagun fokua. Bitan egon naiz Donostiako Hipodromoan zaldi lasterketak ikusten. Horietako batean, etxerako bidean jada, eskaileretatik behera jendea ateratzeko zain, nire aurrean zegoen Gipuzkoako enpresa munduan ardura potoloak izandako pertsona bat. DVn negritak idazten dituen Joti Díaz kazetariarekin solasean ari zen. Burua biratu eta nire azpian zegoen emazteari pozarren tonu naifean zera esan zion: «Biloben izenak eskatu dizkit! (…) Bai, biharko kronikan jartzeko».

Horrelakoak gara gu. Horrelakoak dira beraiek ere.

.

Bitan jarrai

DV aipatzen dudala, ostegunean irakurri nuen Alberto Moyanoren kronika Foru Aldundian merezitako omenaldia jaso zuelako Raúl Guerra Garrido idazleak.

Artikulua irakurri eta argazkiak ikusi ondoren, konturatu nintzen Gipuzkoako EAJren kargu instituzionalik ez zegoela (memoriaz ari naiz). Soilik Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzaren izenean.

Ez dakit zer egon den tartean, baina hutsuneak nabarmenak ziren.

Larunbatean, goizeko kafea hartzen nuen bitartean, Noticias de Gipuzkoan «Gipuzkoa está más fortalecida» artikuluarekin egin nuen topo. Argazki oinari erreparatu nion:

Kazetaritza eta boterea

Bai, badakit albistea aurre-kanpainan kokatu beharra dagoela, baina esanguratsua egin zitzaidan «junto a su equipo de gobierno» esaldia.

Hau da, diputatu sozialistak ez daudela bere gobernu taldean.

.

Apirilaren 1eko oharra: atzoko DVn Alberto Moyanok berak aipagai Guerra Garridoren omenaldi eguneko absentziak. EAJz gain, EH Bildurena ere apuntatzen du berak.
Kazetaritza eta boterea Kazetaritza eta boterea Kazetaritza eta boterea
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude