Kataluniarren %51ak independentziaren alde bozkatuko luke

Kataluniako Generalitateak Centre d’Estudis d’Opinio erakundearen bidez barometroa argitaratzen duenetik lehen aldiz, Kataluniako herritarren gehiengoak independentziaren alde bozkatuko lukeela erantzun du, %51ak, hain zuzen ere. Datu horrekin pozik, #jasommajoria (gehiengoa gara) hashtaga Twitterreko joera arrakastatsuena izan da Espainian. Biztanleen %21ak ez luke independentziaren balizko erreferendum batean bozkatuko, eta %21ak independentziaren aurka egingo luke.

Marko politiko egokiarenari buruz galdetuta, %34ak independentzia nahi du. Atzetik daude federalismoa (%28) eta autonomismoa (%25).

La Vanguardia egunkarian 1.000 iruzkin baino gehiago ditu albisteak.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

21 pentsamendu “Kataluniarren %51ak independentziaren alde bozkatuko luke”-ri buruz

  • Bai, nik ere horixe irakurri nuen. Baina datua ez da guztiz zuzena, ezta?
    Zensoaren %51k independentziaren alde bozkatu nahi badu eta %21k ez badu parte hartu nahi bozketan, ba independentisten ehunekoa emaitzetan are altuago izango zen…

    • Amonamantangorri 2012-06-28 09:29

      Egia. Iruzkin batean esan denez, hori erreferendum batean %71 baietz eta %29 ezetz izanen litzateke, %79ko parte hartzearekin.

      Hala ere, alderdika oso emaitza arraroak ematen ditu. Solidaritat INDEPENDENTISTAko boto emaileen %7,6 eta ERCkoen %22 inguru ez omen da independentista. PPkoen artean, berriz, %4 independentista da. Ez dakit inkesta oso ongi egina dagoen…

  • Kontua da ez dutela zehazten nora mugatuko litzatekeen erreferenduma… edo bai? Kataluiniako autonomia erkidegora?

    Ezin esan berria ona ez denik. Baina, bere tranpa eduki dezake…

    • Iñaki Larrañaga 2012-06-28 11:25

      Kataluniako autonomia erkidegora mugatzen da. Hori ziur.

    • Uste dut kataluniarren argi daukatela kontu hori, eta Euskal Herrian ere ahalik eta lasterren erabaki beharko genukeela benetan independentzia nahi dugunok, euskal independentistak ez diren lurraldeak alde batera utzita.

      • Gehitu behar dut agian independentista ez den lurralde batean bizi naizela, Araban, baina hala ere Euskal Herri independente bat behar dudala, agian Araba barne edukiko ez duena baina nire nortasuna zainduko duena, Espainiako estatuak espainiarren nortasuna zaintzen duen moduan.

        • Araba-Errioxa aldea eta Kapitala kenduz gero, alderdi euskaltzaleak gehiengoa dira eta erratuta ez banago Foru aldundian ere PP+PSOE ez dira gehiengoa.

          • Hala ere, EAJ bozkatzen duten askok ez dira independentistak…
            Ziurrenik askok soilik espainian autogobernu gehiago edukitzearekin ados daude…

  • Amonamantangorri 2012-06-28 11:53

    Kataluniako printzerrira, Ipar Katalunia salbu.

  • Katalanak gu baino askoz inteligenteagoak dira… Eta ondorioz gu baino lehenago lortuko dute autodeterminazioa eta balizko independentzia.

    Espainia marka hain hondatuta dagoen honetan, Espainiatik kanpo hobeto biziko ginakeela hain garbi dagoen une honetan, ez dugu amagorik ere egiten. Haiek ya lehen globo sondak botatzen hasi dira.

    Oso tontoak gara.

  • Fangiori:
    Batzuetan geure baitan ere sartu ezin, eta beste batzuetan geure burua gupidarik gabe egurtzen. Zein erraza den errazkeria!
    Datu interesgarria da eta zer ikasi asko eman diezagukena, dudarik gabe. Baina bigarren galdera ere deigarria da: independentzia %34, federalismoa %28, autonomismoa %25. Datu hauek ez dira EHkoen hain ezberdinak, eta egia esan, ez dakit lehenarekin oso ondo nola uztartu (independentziaren aldeko batzuk federalistak dira?).
    Bestalde, uste dut EHan independentziaren inguruan aspaldian (edo inoiz?) baino mugimendu eta eztabaida gehiago sortzen ari direla (ETB2n eta guzti!), eta era berean, EAEn behintzat, “stand by” batean gaudela oraintxe bertan, hauteskundeak igarotzearen zain.
    Beraz, ikas dezagun kataluniarrengandik (baita beste batzuengandik) umiltasun osoz, azter dezagun gure errealitatea eta ahuleziak identifikatu, indartu ditzagun gurean sortzen diren ekimenak, eta politikariei exijitu diezaiegun busti daitezen. Baina, mesedez, errazkerian ez gaitezen erori; ez gaitu inora eramaten.
    Eztabaidarako: http://haitzgibelean.blogariak.net/2012/05/26/desakordioak-desegiten/

  • Ze eztabaida polita !! Badirudi Quebecen edo Ingalaterran gaudela; nahi dugunean autodeterminazio erreferenduma (edo “kontsulta”) egin ahal dugula…..

    Ez dakit zergatik baina uste dut espainiarrak ez daudela oso prest ahazteko “nimiñokeria” hauek:
    .
    Artículo 2.
    La Constitución se fundamenta en la indisoluble unidad de la Nación española, patria común e indivisible de todos los españoles, y reconoce y garantiza el derecho a la autonomía de las nacionalidades y regiones que la integran y la solidaridad entre todas ellas.
    .
    Artículo 8.
    1. Las Fuerzas Armadas, constituidas por el Ejército de Tierra, la Armada y el Ejército del Aire, tienen como misión garantizar la soberanía e independencia de España, defender su integridad territorial y el ordenamiento constitucional.
    .
    Ibarretxe lekuko

    • Ba bai holaxe da eta beraiek beldur hori sartuz ere jokatzen dute. Euskadin edota Kataluniako inkestetan hori ere kontutan hartu beharko litzateke, nire ustez batzuei horrek atzera botatzen die, ez baitute nahi saltsa handiegirik eta Espainiak hori eskaintzen die.
      Arabaren kontuan ere zalantzak izan daitezke, ezetza bozkatuko balute ondoren Euskadirekin jarraitu edo Espainian jarraitu aukeratu beharko lukete ala ez liekete hutsiko aukeratzen; nire ustez galdera desberdinak baitira. Nori dagokio, nire ustez beraien foru aldundi demokratikoa dutenez, horren bidez jardun beharko lirateke eta separatu nahi badira, Euskadik jarraitu beharko lukeen bide berbera jarraitu dezatela, hori bai Euskadik Espainiaren erak ez ditzala erabili. Erreferendum berdina ere erabili dezakete foru aldundiak hori eskatuz gero. Nire ustez Independentziak ezetz irtengo luke, baina Euskadirekiko banatzean ere ezetz irtengo luke, beraz hasiera batean Euskadin jarraituko lukete (Guzti hau demokratikoki, Espainiak zer egingo lukeen beste gauza bat da, Serbiaren antza hartzen baitiot nik estatuari.

  • Nik independentistatzat hartze dut nire burua, baina uste dut euskaldunok ez dugula eduki azken 30 urtetan (eta gaur ere ez daukagu) independentziara eramango gaituen mekanismorik edota ibilbide-orririk. Arazo asko izan ditugu, indarkeria tartean, independentziaren diskurtsoa gizarteratzeko.

    Nire ustez, independentzia “saldu” beharra dago, onura eta alde txar guztiekin. Eta ez dugu soilik “nazio” sentimenduarekin lotu behar, independentziak ekonomikoki ekarri ahal dizkigun onurak ere mahai gainean jarri behar ditugu. Burua + bihotza + poltsikoa lotura egin beharra dugu. Jende asko independentziak ikaratzen du, ziur aski ez delako behar izan den moduan “azaldu”.

    Eta amaitzeko, lurraldetasunaren eztabaidari heldu behar diogu, assarrek dioen bezala. Zer da independizatu behar dena? 7 probintziak? 3 probintziak? Gogoeta sakona egin beharra dugu, eta kontuan hartu EHko 3 lurraldeak (EAE, Naffarrroa eta Iparraldea) hiru erritmotara doazela. Beraz, nire ustez, momentu honetan zazpi probintzien independentzia lortzea eztabaidagarria da oso… zuek zer uste duzue?

    Eta Kataluniari dagokionez, ba zalantzagarriak iruditzen zaizkit datuok. Eta katalanak sarri guri begira jartzen dira… beraz, elkarren artean ikasi behar dugu, ia behingoz asmatzen dugun!

  • “Eta amaitzeko, lurraldetasunaren eztabaidari heldu behar diogu, assarrek dioen bezala. Zer da independizatu behar dena? 7 probintziak? 3 probintziak? Gogoeta sakona egin beharra dugu, eta kontuan hartu EHko 3 lurraldeak (EAE, Naffarrroa eta Iparraldea) hiru erritmotara doazela. Beraz, nire ustez, momentu honetan zazpi probintzien independentzia lortzea eztabaidagarria da oso… zuek zer uste duzue?”

    Ados, hau argitzeak prozesua asko aurreratuko baidu. Nik momentu honetan, Iparraldeko lurraldeena ezinezkoa ikusten dut eta Nafarroa ere (barkatuko dit irakurtzen didanak baina) independentziatik hurrun dago. Hala ere, ez dakit independentzia gaur egun mugaturiko lurraldeen arabera egin beharko litzatekeen edota adibidez, nafarroa iparraldea, bizkaia gipuzkoa eta arabako zenbait eremu hartuz, gaur egungo administrazio lurraldeak apurtu beharko liratekeen…

    Eztabaida hor dago eta euskaldunon ikuspegitik ahalik eta jende gutxien kaltetu beharko lukeen eremuan gauzatu beharko genuke nire ustez. Horrek ez lituzke beste lurraldeentzako gerora ere ateak itxiko ezta? Nola ikusten duzue zuek??

    • Iñaki Larrañaga 2012-06-29 14:46

      Zalantzarik gabe, lurraldetasunaren arazoa da independentziara bidean abertzaleen diskurtsoaren puntu ahulena. Independentismoa ez dago era homogeneoan banatuta 7 lurraldeetan. Erribera mundu bat da, Urola kosta beste bat. Une honetan, ordena honetan, Iparraldea, Nafarroa eta Araba urruti daude estatuetatik banatzeko nahia izatetik. %50+1 lortzeko persuaditze kanpainak luze joko du, hamarkadak bai. Konplikatua da, baina gogoeta egin behar da honen inguruan ere.

    • Estatuek gutxiengo tamaina bat behar dute, horretan ez dut zalantzarik. Horrez gain gutxieneko batasun bat behar da, adibidez ez da posible Ermua bezalako herri bat banatzea. Kontutan izan behar da tamaina bat eskatu izaten dela internazionalki; zonalde bat (komarka), herri multzo bat eta baita ez egotea isla bat bezala, mugakidea izan behar izaten da. Horrez gain zonalde ohiek hori eskatu beharko lukete, ez dut uste eskatuko dutenik, zalantzak sartzeko baino ez dute aipatzen. Independentzia lortu duten estatu guztietan ere ez da aurkitzen zonalde guztien edo herri guztien baietzik, baina horregatik ez dira banatu.
      Nire ustez lehendabizi EAE independentzia lortuko litzateke, ondoren Arabarrek ez badute EAE jarraitu nahi libre dira; nahi izanez gero arinagotik ere banatu nahi daitezke, baina ez dut uste heurek EAE-tik banatu nahiko dutenik ez baitut uste psoe eta pp- ri bozkatzen dien guztiek Espainiaren aldeko apustua egingo dutenik, batzuek beste bi probintziekin jarraitu nahiko dute eta EAJ + Bilduk gutxiago. Araba asko aipatzen da, baina arabarrek ez dute Euskaditik banatzeko aipu askorik egiten independentziaren kasuan.
      Nik entzuna daukat arabatar abertzaleengatik kontsulta hori egin dezatela, horrela erakutsiko baitu beraiek ere Euskadin jarraitu nahi dutela eta horrela bakean hutsiko dietela. Ondoren Araba ere txikitu nahi ez badute noski. Agin herriren baten banatzeak irtengo luke, baina ez luke behar besteko tamainarik izango eremuak.

      • Eta zer egon behar dugu, hamarkada eta hamarkadetan ea jendea limurtuko dugun zain? Nik uste, epe motzera (urte bat, bi…) estrategia sendo bat planteatu beharko litzatekeela epe ertainera emaitzak ikusten hasi nahi badugu. Zuk esan duzunaren harira, 7 lurraldeen independentzia bat eta bapatekoa ezinezkoa da orain; eta gerora ere nik ez dut ikusten. Izatekotan, pausu ezberdinetan emango den prozesu bat ikusten dut.

        Gakoa hemen, pauso horiek zehaztean datza edota oraingo mugak gainditzen dituen erreferendum bat planteatzean. Eta lehenego kasuan, prest egongo al lirateke batzuk independentzia lortzen duten bitartean besteak oraindik lotuta geratzeko? Zenbaterainoko kaltea eragingo lioke horrek lotuta geratzen denari?

        Bestalde “aupa”k esan duenaren harira, erreferendum horrek loteslea izan behar du. Ezin da, baiezkoa atera ostean atzera bueltarik egin (arabaren kasuan aipatu duzun bezala)…

        Eta azken honek galdera bat sortzen dit beti… Balizko estatu bat lortu ezkero, honelako hurrengo erabaki bat hartzekotan noiz izango litzateke zilegi? Hau da, noiz izango luke iraungitze data?? Agian handik urte batzutara beste erreferendum bat deitzea zilegi litzateke?? Nola da hau?

  • 1. Demagun PPSOEk lege berri bat ateratzen duela hankatartetik, eta “erbesteratu” espainiar guztiek bozka emateko eskubidea ukanik, Gipuzkoa eta Bizkaian ere independentistak gutxiengoan geratzen garela. Euskaldunok estatu bat izateko eskubidea galduko genuke?
    2. Nafarroa iparraldeko gehiengo abertzaleak ez al du eskubiderik euskal estatuan parte hartzeko?
    3. Eta Tuterako euskaldunek? eta Barkoxekoek?
    Nire ustez, euskal estatua gaurdanik eraikitzen hasi behar dugu, erreferendumari itxoin gabe. Zeren eta, ez digute horretarako eskubiderik aitortuko, sekulan. Estatua eraikitzen hasi, Udalbiltzak hasi zuen bidetik. Eskubideen karta bat badugu, konstituzioaren ernamuina. Bihur dezagun konstituzio. Naziotasun agiriak ere badauzkagu. Antolatu, eraiki. Politikoki, kulturalki, ekonomikoki… Boterea geurea da, gutariko bakoitzarena. Aurrera neska-mutilak!!

  • Erreferendum bat zilegia izateko, egoera demokratiko batean antolatu beharra dago. Zapalkunta nazionala ematen den lekuan, ezinezkoa da demokrazia. Independentzia da demokraziaren abiapuntua eta erreferenduma , izatekotan, independentzia prozesuaren amaiera litzateke. Enekorekin bat nator: boterea geurea da, aurrera neska-mutilak.