Kataluniakoa ez galtzeko 10 hedabide eta 10 txiolari

Azaroaren 9an kataluniarrek independentzia bozkatuko dute; Berlingo harresia hautsi zen egunean. Hori da CUPetik hasi eta CiUra arteko alderdiek adostu dutena. Herritar askoren desioaren isla izan da. Katalanek  2012ko eta 2013ko Diada egunetan inoiz ikusi gabeko mobilizazioak egin zituzten. Espainiak eta Rajoyk hartutako ezikusiaren-ezulertuaren jarrerak azken 300 urtetako tentsio politiko zirraragarriena sortu du bi nazioen artean. Garai hau historikoa da. Kataluniarentzat, Espainiarentzat, eta, izan daiteke, Euskal Herriarentzat ere bai. Inflexio puntu bat estaturik gabeko nazioentzako.

Zer uste katalanek? Nola hitz egiten dute hango hedabideek? Puri-purian dago gaia. Erreferendumerako botoak, “bai, bai”, “bai ez”… nahita ala nahigabe, familia katalanen gabonetako elkarrizketetan sartu dira. Interesa handia da. Nola ez da ba izango horrelako momentuan! Ileapaindegietako solasetan ere bai. Lagun batek kontatu zidan: ilea moztera joan eta, azalpenik eskatu gabe, “bai, bai bozkatuko dut” esan ziola jabeak, “castellano” isila berau. Monotema, ia EHn eguraldia bezala.

Gertatzen ari den prozesuaz ikasteko adi egotea komeni da. Katalunian bizi ez denak hedabideengana jo dezake, edo twitterrera. Horregatik, Kataluniako informazioa bertako hedabide eta pertsonen ahotik ere jaso nahi baduzu, bilduta dauzkazu hemen baliotsuak diren 20 informazio iturri. Erdiak hedabideak dira, eta gainontzekoak, kazetariak eta txiolari katalan erreferentzialak. Zerrenda subjektiboa da, eta berriak gehitu ditzakegu proposatu ahala.

Hedabideak

10hedabide

VilaWeb
324
RAC1
Ara
La Vanguardia
Nació Digital
El Punt Avui
E-noticies
Catalunya Radio
El Periódico

Txiolariak

10kazetari

Vicent Partal
Pere Cardús
Salvador Cardús
Beñat Zaldua
Carles Capdevila
Bel Zaballa
Saül Gordillo
Josep Casulleras
Roger Cassany
Mónica Terribas
Antoni Bassas

hedabideak, Katalunia, Twitter
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

5 pentsamendu “Kataluniakoa ez galtzeko 10 hedabide eta 10 txiolari”-ri buruz

  • CUPen iritzi kritikoa:
    “En aquest sentit, la pregunta formulada pel president Artur Mas sembla una pregunta orientada a facilitar una negociació i al pacte amb l’estat. La pregunta fa doblement més difícil la independència, i està orientada a dividir i despistar l’independentisme.”
    .
    http://www.lahaine.org/index.php?p=73933

  • Independentzia ez da bozkatzen.

  • Beste iritzi bat.
    Kataluniako ezker independentistaren Endavant erakundearen kide bati egindako elkarrizketa plazaratu du Argiak:
    .
    “…Zaila da, oso irakurketa ezkorra dago Principateko independentziarako kontsultak egingo duen bidearen inguruan. Batetik, Espainiako Estatuak eragotzi egingo duelako, modu legal eta adostuan egitea momentu honetan ezinezkoa da. Eta desobedientziaren bidez egin behar bada, baina desobedientzia hori egun Generalitatean gobernatzen dutenek burutu behar badute, oso zaila dirudi, alderdi hauek pakturako izan duten tradizio historikoa ikusita. Hau esanik, egia da bi urteotan bizi izan ditugun gertaerak duela hiru urte pentsaezinak izango liratekeela. Orduan, herritarren erantzun irmoa badago alderdiak egiaz kontsulta egitera behartzeko, eta katalan burgesiak ez baditu mehatxu ekonomikoak erabiltzen –multinazionalak herrialdetik eramatea eta halako xantaiak–, agian erreferenduma izango dugu 2014an. Baina konplikatua ikusten dugu, Espainiako Estatuak eragotzi egingo duelako eta agintean dauden katalan alderdi politikoekiko konfiantza handirik ez dugulako….”
    .
    http://www.argia.com/argia-astekaria/2396/arnau-carne

  • Hona hemen beste iritzi bat. Carles Camp San Benet monasteriotik, Montserraten.
    Artikuluaren extrakto bat, artikulu osoa navarrate taldearen web orrian dago, 2013ko Urtarrilaren 21-an.
    “Un país ocupado como lo fueron, por ejemplo Francia, Bélgica, Holanda, Noruega o Polonia desde 1939 hasta 1940 como consecuencia de la invasión por parte de los ejércitos alemanes. Tras la derrota de los nazis, en 1945, todos estos estados recuperaron automáticamente su soberanía. A nadie se le ocurrió proponer un referéndum para legitimar la nueva situación.
    Si Cataluña es un país que perdió su soberanía por la fuerza de las armas y fue ocupado militarmente desde 1714, debería tener la misma consideración que los países ocupados por los alemanes durante la segunda guerra mundial.
    Los catalanes, por tanto, de ninguna manera deberíamos sentirnos obligados a sustentar nuestro derecho mediante una consulta popular. Simplemente habría una proclamación de nuestro parlamento, (hemen susposatzen dut ez dagoen gaur egungo parlamentua autonomikoa “nuestro parlamento” baizik) consensuada con las potencias europeas y mundiales, que restituyera, automáticamente, la soberanía perdida hace 300 años.”

  • Idei borobila, arranopola !
    Ez dakit zergatik Katalunian eta Eskozian ez dioten kasurik egiten.
    Artaburu halakoak !

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude