Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan

Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan –

Errepublika Katalana deitu eta biharamuneko prentsaren azalik nagusietako batzuk batu ditugu (besteak beste Juan Pablo Bellido kazetariari eta Vilaweb hedabideari esker).

Ohi bezala, eta oso ikuspuntu ezberdinarekin bada ere, gai nagusia Kataluniako independentzia dute gertuko hedabide gehienek, eta berri garrantzitsua da atzerrikoetan ere:

.

Euskal Herrikoak

.

Errepublika Katalanekoak

.

Espainiar Estatukoak

.

Gainontzekoak

.

Vicent Partal (Vilaweb): “Ordu bakoitza garaipen bat da Errepublikarentzat”.

José Antich (El Nacional): “Puigdemont, independentziaren presidentea”.

Antoni Bassas (Ara): “Poztasuna eta ordu zailak”.

.

Berria: “Independentzia deklaratu du Kataluniako Parlamentuak”.

Deia: “Parlament-ak Kataluniako independentzia aldarrikatu du”.

El Diario Vasco: “Parlament-ak independentzia aldarrikatu du Katalunian”.

Gara: “Parlament-ak Errepublika Katalan independentea aldarrikatu du”.

.

El País: “Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatzeko erabakia onartu du”.

El Mundo: “Erdi hutsik zegoen parlamentuak bozketa sekretu bidez gauzatu du Estatuaren kontrako matxinada”. 

La Razón: “Parlamentuak Kataluniako independentzia aldarrikatu du”.

ABC: “Kataluniako Parlamentuak inolako baliorik ez duen independentzia golpista onartu du”.

Eldiario.es: “Parlamentuak Kataluniaren independentzia aldarrikatu du”.

Publico: Parlament-ak Kataluniako independentzia aldarrikatu eta Senatuak 155arekin erantzun”.

Libération: “Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatu du”.

Le Monde: “Kataluniako Parlamentua independentzia prozesuarekin konprometitu da”. 

Le Figaro: “Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatu du”.

Le Soir: “Kataluniak independentzia aldarrikatu eta espainiar senatuak tutoretzapean jarri du”.

.

Time“Kataluniak Espainiarengandik independente bihurtzea bozkatu berri du”.

Der Spiegel: “Kataluniako Parlamentuak independentziaren alde bozkatu du”.

BBC: “Kataluniako Parlamentuak Espainiarekiko independentzia aldarrikatu du”.

La Repubblica: “Bartzelonan, Kataluniako Parlamentuak independentzia onartu du”.

The Telegraph: “Kataluniako Parlamentuak Espainiarekiko independentzia aldarrikatu du”.

The Financial Times: “Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatu du”.

Delo: “Kataluniak independentzia aldarrikatu du”.

RT: “Kataluniako Parlamentuak Espainiarekiko independentzia aldarrikatu du”. 

Associated Press: “Milaka lagun pozez garrasika Kataluniako Parlamentuaren aurrean”.

Bir Gün: “Kataluniak independentzia aldarrikatu du”.

STV News: “Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatzea bozkatu du”.

Sky News: “Kataluniako parlamentuak Espainiarekiko independentzia aldarrikatzearen alde bozkatu izana ospatzen du jendetzak”.

Aljazeera: “Kataluniako Parlamentuak Espainiarekiko independentzia aldarrikatu du”.

Radio Canada: “Kataluniak bere independentzia aldarrikatu du”.

Telesur: “Parlamentuak Kataluniaren independentzia aldarrikatu du”.

The National: “Kataluniak independentzia aldarrikatu berri du”.

De Morgen: “Kataluniako Parlamentuak independentziaren alde bozkatu du”.

The Independent: “Kataluniako independentzia: Lehen Ministro espainiarrak, Rajoyk, zuzenbide Estatua berrezarriko duenaren promesa egin du, Kataluniako Parlamentuak sezesioaren alde bozkatu eta gero”.

Corriere Della Sera: “Katalunia, Parlamentuak Espainiarekiko independentzia aldarrikatu du. Rajoy: “legalitatea berrezarriko dut”.

La Stampa: “Kataluniak independentziari bai bozkatu du, Rajoy: “Puigdemont kanpora,  sei hilebetetara hauteskundeak“.

The Washington Post: “Espainiar senatuak boterea eman dio Madrili Kataluniaz jabetzeko, erregioak independentzia aldarrikatu eta gero”.

China Daily: “Lehen Ministro espainiarrak “lasaitasuna” eskatu du, Kataluniako Parlamentuak independentzia bozkatu eta gero”.

Hispan TV: “Kataluniak Estatu burujabe eta independente aldarrikatu du bere burua”.

Wall Street Journal: “Kataluniako Parlamentuak erregioa Espainiarengandik independente aldarrikatu du”. 

Clarín: “Kataluniak bere independentzia aldarrikatu eta Errepublika bat eratu du”.

O Globo: “Kataluniak sezesioa aldarrikatu eta gero, Espainiak esku-hartzea onartu du”.

Haaretz: “Krisia Espainian: Madrilek Katalunia kontrolatuko du independentzia aldarrikapena eta gero”.

De Telegraaf: “Kataluniak independentziaren alde egin du”.

NOS: “Kataluniak independentzia eskatu du”.

De Volkskrant: “Kataluniak independentzia eskatu du, Espaniak boterea bere egingo du”.

.

Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan

 

Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan
155, azalak, Errepublika katalana, independentzia, prentsa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Kataluniako independentzia egunkarietako azaletan”-ri buruz

  • REPUBLIKA de KATALUNIA izenarekin batera abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkeztu ta %50+ aterata, horra legitimitate ta legalitate osoa Kataluniako Errepublikak…

    • Sekulako xakea egin dio Rajoy-k Kokomotxori.

      Hemendik aurrera, abenduko hauteskundeetan parte hartu nahi dutela esanez gero, “Junts pel Si”-ek aldi berean aitortu egingo luke benetan independienteak ez direla. Edonork imaginatu al dezake adibidez Frantziako lehendakariak Espainian hauteskundeetara deitzen eta hemen haren eskakizuna obeditzea?

      Ba hori, honezkero geratzen zaien aukera bakarra hauteskunde haietara haien buruak ez aurkeztea da, eta hori kontuan izanda, argi dago hurrengo Kataluniako lehendakaritza erabat unionista izango dela, justu desnazifikazio prozesua era zilegi batean aurrera eramateko falta den betebehar bakarra.

      Joku ederra Madriletik!

  • ganbaratxotik 2017-10-29 17:55

    Eta Jpsi aurkeztu beharrean Herritarren zerrenda bat aurkezten bada eta gehiengo osoa lortu?

    Eta Erreferendum itundu baten aldeko zerrenda bateratua aurkezten bada?

    Eta “Jordiak” aurkezten badira?

    Eta Lurralde liberatuetan batzuetan bozkatzerik ez bada? Hau da, Errepublika nagusi bada

    A ze jokaldia aterako zaion Marianori (eta Urkullu postariari).

  • Logikak eskatzen zuen bezala, independentziaren deklarazioa iritsi da, ez proklamazioa. “Porcés constituyent” ireki da. PDeCAT, Esquerra eta CUP, hemendik aurrera, propagandako tresnak izango dira ez besterik. Estatuaren zuzendaritza beste arlora pasatuko da eta ez han publikoa. Bi parlamentu izango dira, bat ilegala (abenduko 21koa) eta bestea benetazkoa (Errepublikarena). Bi gobernu, kanpokoa (ilegala) eta barrukoa (legala). Bat publikoa, bestea klandestinoa edo erdi klandestinoa. Publikoak irudia kontrolatuko du, besteak lurraldeak kontrolatuko ditu. Espaianako erresuma katalanaren sareetan eroriko da eta enrredatuak gero ta gehiago egongo dira, Urriaren bata bezalan baina besta dimensio batean eta luzeagoa. Kanpoko Katalunya Errepublika gisa aitorpenak iritsiko dira lurraldeen kontrola korfirmatzen hasiko denean eta ziurazki leheno ere bai. PDeCAT, Esquerra eta CUP behin betiko gobernuaren bitartekoak izango dira eta egoera enrredatzeko ibilitak Katalunyako gobernuaren estrategia menpean eta gobernu horrek erabakiko du nola uztea abenduaren 21ko “hauteskundeak” pantomima bat bezala. Hau ez da, jadanik, jokuen kontuak, Espainaren bukaera baizik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude