Kataluniako bozetako 9 spot

artur masAzaroaren 25: Katalunian hauteskundeak. Independentzia bai, independentzia ez. Horixe da bozkatzen dena, beste edozeren gainetik. Ikusi nahi duzu nola saldu duen alderdi bakoitzak bere merkantzia?

CIU: Artur Masen irudian zentratutako kanpaina. Erabakitzeko Eskubidea helburu, ametsei eta itxaropenei egiten die erreferentzia, ekonomiari buruz txintik ere ez.

PSC: Independentisten eta zentralisten muturreko alderdien arteko erdibidean jarri du bere burua. Federalismoa jartzen du konponbide.

PP: Beldurra transmititu nahi du. Independentziarekin pentsiorik ez dela egongo dio. Independentisten horma gisa aurkeztu dira.

ERC: Beti independentzia aldarrikatu eta lan egin dutela diote, esperientzia badutela aldarrikatu dute. (2. spot-ean ekonomiaz)

ICV: Iruzurrari aurre egingo diote, osasuna eta hezkuntza da lehentasuna. Erabakitze eskubideari baietz, baina bigarren mailan utziz.

SI: Nahi eta gurarien eremua da haien mezua. Independentzia jartzen dute ororen gainetik.

CUP: Herritarrek sortutako hautagaitza ezkertiarra eta independentista.

C’s: Espainiako ereserkia. Hiritartasunaren kontzeptua ororen gainetik.

UPyD: Umorearekin ekin diote kanpainari. Kataluniak Espainiari esker jaso duena nabarmendu dute.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Kataluniako bozetako 9 spot”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2012-11-10 15:10

    Hara, azkenean UPyD eta Ciutatans ez doaz elkarrekin… Judeako Herri Frontea eta Judu Askapen Frontea.