Kataluniako erreferendumaren legea, egunkarietako azaletan

Kataluniako erreferendumaren legea, egunkarietako azaletan –

Erreferendum Legea onartu du Kataluniako legebiltzarrak, de facto Espainiako estatuaren legediarekin apurtuz;  urriaren 1eko galdeketa loteslearen bidean urrats erabakiorra. Atzoko erabakiaren garrantzia eta pisuak bere isla izan du gaurko hedabide eta egunkarien azaletan; itxaropena piztu du erabakitze eskubidearen alde direnetan, eta espantua espainiar hedabide nagusienetan. Arak “Erreferenduma, deitua” dagoela azpimarratzen duen bitartean, El Correok “esperpentotzat” jotzen du atzo Kataluniako Legebiltzarrean jazotakoa; “desobedientzia”, “Estatu kolpea”, “inposaketa”, “ilegala”, “bronka” eta antzeko hitzak ere erabili izan dira Madrilgo prentsaren aldetik.

Hemen dituzu Espainiar Estatuko egunkarien azalak, kataluniarren pausu berri baten biharamunean (egin klik irudien gainean, azala osorik ikusteko).

.

Katalunia

.

Euskal Herria

.

Espainia

Kataluniako erreferendumaren legea, egunkarietako azaletan

azalak, egunkariak, erabakitzeko eskubidea, erreferendum legea, Erreferenduma, hedabideak, Katalunia, prentsa, Urriak 1
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude