Kataluniako Diada (egunkari azaletan)

Kataluniako Diada (egunkarien azaletan)Hauteskundeak atarian dituztela eta independentzia jopuntuan (ala ez?), atzoko Diadak esanahi berezia izan zuen Katalunian.

Horrela islatzen da gaurko egunkarien azaletan ere, Bartzelonako elkarretaratzea, ohi bezala, oso modu ezberdinetan ulertu bada ere. Bi milioi lagunek hartu zuten kalea antolatzaileen arabera eta 1,4 milioik udaltzaingoaren arabera.

 

Katalunian

Kataluniako egunkari guzti-guztiek bat egiten dute atzoko Diada independentziaren aldeko aldarria izan zela esatean, “indar erakustaldia”. Arak, gainera, nazioartera begirako mezu argi eta garbia darama azalera: “gure Estatu independiente propioa nahi dugu”.

Euskal Herrian

Gurean ere berri nagusia da Kataluniako Diada egunkari kasik guztietan -Diario Vascon Tabakalerak kendu dio argazkia-. El Correo eta Deiak “uholde” izendatzen dute independentismoak jaso duen bultzada (clamor, avalancha…), eta Berriak -inbidiaz agian?-, oraindik sinesgaitzak direnentzako, “Badoaz” argigarri bat darama azalera.

Espainian

Kataluniarren indar erakustaldiak Espainia aldean jaso ditu, espero zitekeen legez, lerrobururik kritikoenak. El País-ek onartzen du jendetsua izan zela oso, baina El Mundo-rekin batera, Diadaren erabilera leporatzen dio Mas-i.

La Razón-en aburuz, indarra galtzen ari dira “separatistak eta, ABC-ren ustez, garrantzitsuagoa da egun Venezuela Katalunia baino.

.

Nazioartean

Espainiako egunkari nagusiak aparte hartu ditugu Kataluniaren independentziarekin zerikusi berezia dutelakoan. Baina gainontzeko nazioarteko prentsan ere oihartzun zabala izan zuen atzoko ekitaldiak.

Hona elkarretaratzearen berri eman dutenetako batzuk:

Liberatión (Frantzia)

“Kataluniar independentistak kalera atera dira errepublikaren alde”. (Les indépendantistes catalans défilent au nom de la République).

Le Monde

“Espainia: 1.4 millioi independentista Bartzelonako kaleletan, hauteskunde erabakiorren aurretik”. (Espagne : 1,4 millions d’indépendantistes défilent à Barcelone avant un vote crucial).

Le Figaro

“Katalunian, martxa historikoa independentziaren alde”. (En Catalogne, une marche «historique» pour l’indépendance).

 

BBC (Britainia Handia)

‘Kataluniako manifestazio independentistak milaka lagun batu ditu Bartzelonan”. (Catalan independence rally in Barcelona draws thousands).

La Repubblica (Italia)

“Bartzelonan, independentistak kalera atera dira. Diadan, milaka eta milaka”. (Barcellona, scendono in piazza gli indipendentisti catalani. In migliaia per la “Diada”).

 

RT (Errusia)

“Errepublika Katalanerako sarrera: Milaka lagun independentziaren alde Bartzelonan”. (Gateway to Catalan Republic: Hundreds of 1,000s rally for independence in Barcelona).

 

Al Jazeera (Ekialde Hurbila)

“Espainia: Milaka lagunek kaleak hartu dituzte, Kataluniako independetziaren alde”. (Spain: Hitting the streets for Catalan independence).

 

The Wall Street Journal (AEB)

“Milaka lagunek kaleak hartu dituzte Katalunian, independentziaren alde”. (Thousands in Catalonia Take Part in Pro-Independence Rallies).

 

Associated Press (agentziak)

“Kataluniar separatistek manifestaldia egin dute Bartzelonan, Espainiarekin apurtzeko”. (Catalan separatists rally in Barcelona to secede from Spain).

Reuters

“Kataluniar separatistek kaleak hartu dituzte, hauteskunde erabakiorren atarian”. (Catalan separatists take to the streets as crucial vote nears).

 

diada, egunkari azalak, independentzia, Katalunia, prentsa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude