Kataluniako adibidea

Euskal Herrian elkarrizketa prozesuak hasi direnean ez dugu halakorik ikusi, ez gertakari larrienen aurrean ere. Gurean oso gutxitan ikusi dugu prentsa baturik: poliziaren bertsioak zalantza edo ustezkotasunik gabe hedatu izan dituztenean porejemplo. Ekimen nazionalak babesteko ordea, Herrialde Katalanetatik exenplua datorkigu beste behin.

La Vanguardiak, El Periodicok edota Avuik, beste bederatzik bezala, editorial bateratura argitaratu dute Estatutaren defentsan.

Kataluniako adibidea

Irudia | Kataluniako adibidea | La Vanguardia | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Kataluniako adibidea”-ri buruz

  • Aritz Galarraga 2009-11-26 10:10

    Beranduego, akaso.
    Beste editorial bat, Vilaweb-ekoa: http://www.vilaweb.cat/editorial/3660139/massa-tard.html

  • ados aritz-ekin eta vilaweb-eko editorialarekin. Gehiago dirudi sociata horien jokaldia nolabaiteko aurrea hartzeko espainiarekiko desafekzio orokorrari. Vilaweb-ek esaten duena, ez dago bi urrats atzera ematerik eta alde guztietatik moztutako estatut hori dignitatearen eredutzat jartzerik. baina noski: oso beldur dira kataluniako herriak atzean uztea eztabaida antzu hauek, eta beste bide propio bati ekiteari.

  • Ekimen txalogarria. Ohartxo bat besterik ez:

    “… egin dute Herrialde Katalanetako 12 egunkari garrantzitsuenek.” => gezurra

    “egin dute Herrialde Katalanetako 12 egunkari garrantzitsuk.” => egia

    “egin dute Kataluniako 12 egunkari garrantzitsuenek.” => egia