Katalunia, Quebec, Basque Country

Katalunia, Quebec, Basque Country

ZuZeun munduko hiritar ere bagarenez gero, gaurkoan Euskal Herriko mugetatik kanpora jaurti dugu salabardoa. Baina ez larritu, bertakoon begiradarekin egin dugu kanporako bidea ere, kanpoan aurkitutakoa hona ekartzeko borondatearekin.  Tabernazuloko zein twittereko eztabaidatan maila txukuna emateko ezinbestean ezagutu behar dituzun hiru gertaera arrantzatu ditugu. Mugimendu independentisten goraldia nabarmena izan da azken hiruzpalau urteotan, baina inork ez zuen esan erraza izango zenik…

PP eta PSOEk erreferenduma deitzeko eskumena ukatu diote Kataluniako Parlamentuari (berria.info)

Katalunia, Quebec, Basque Country

Ez da ezustekorik izan gaur Espainiako kongresuan: PP eta PSOEren ezezko borobilarekin Kataluniako Parlamentuari erreferenduma deitzeko eskumena ukatu zaio bertan. Hau idazten ari garen bitartean ere, bertan diraute oraindik ordezkari politikoek. Horrenbestez, bi bide ditu Kataluniak: erreferenduma Espainiaren baimenik gabe gauzatu, edo hauteskunde plebiszitarioak deitu. Berriak zuzeneko jarraipena egin du.

 Independentisten porrota Quebeceko hauteskundeetan (berria.info)

Egun Kanadaren parte den Quebec da estatua propioa aldarrikatzen duen beste nazioetako bat. Edonola ere, independentziaren aldeko mugimenduak kolpe latza jaso du atzo egindako hauteskundeetan. Luraldearen subiranotasuna aldarrikatzen duen Alderdi Quebectarrak 24 diputatu galdu ditu. Liberalek aldiz, gehiengo absolutua eskuratu dute 125 eserlekutatik 70 bereganatuta.

• “Euskadiren etorkizuna Basque Country da” (eitb.com)

Iñigo Urkulluk Basque Country marka nazioartean kokatzeko plangintza aurkeztu du gaur. 105 miloi euro bideratuko dira horretarako, eta Europar Batasunean “espazio propioa” lortzea du helburu. Euskal enpresak nazioartean lehiatzen lagundu eta Euskal Etxeen sarea ere zabalduko da, besteak beste. Twitteren iruzkin umoretsu askotarako eman dute Urkulluren hitzek.

Mugimenduon ostean, gertuago edo urrunago ote daude balizko independentziak?

Katalunia, Quebec, Basque Country

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Katalunia, Quebec, Basque Country”-ri buruz

  • Lehen Pays Basque/País Vasco. Orain Basque Country. Gero, izan daiteke ?????.
    Euskal Herria noiz?

  • Txinatar karaktereak ez ditu onartzen webgune honek, baina kontzeptua hor uzten dut.

  • Peru Dulantz 2014-04-09 09:53

    Quebec-eko porrotarena oso erlatiboa da. Liberalek gehiengo osoa lortu dute, baina botoen % 40arekin. Boto independentista % 56koa izan da, baina hiru alderdiren artean banatuta.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-09 17:17

    Euskal Herria (lokal) / Vasconic Country (global).