Katalan independentismoa ETAren pare, Monederoren iritziz

Katalan independentismoa ETAren pare, Monederoren iritzizKatalan independentismoa ETAren pare, Monederoren iritziz –

Kataluniar independentismoak espainiar faxismoa iratzarri duela esatearekin nahikoa ez, eta ETArekin alderatu du orain Podemos alderdiko sortzaileetako batek.

Juan Carlos Monederok hartu duen bidea ez da berria, Euskal Herrian ondo dakigunez. Eztabaida politikoan, argudioen faltan, “dena da ETA” erabili aurkariaren kontra egiteko, eskuin muturreko politikariek urtetan zehar egin izan duten bezala.

Podemoseko kideak, gainera, harria bota eta bere burua ezkutatu nahi izan du: “Guzti honen hasieran probokatzeko asmoa dagoela uste dut, ETAk erabiltzen zuen estrategian bezala.  Adibide bezala esanda, eta ez dut esan nahi gauza bera direnik (…)”. Kataluniar independentismoaren jarduna Estatuaren erantzun bortitza eragin nahi duen probokazio hutsa bada -Monederoren esanen arabera-, zer da Podemosek, azken egunotako adierazpenekin, eragin nahi duena?

Espainian, errepublika zale zintzorik bada, ez da urrutira iritsiko `politika berria´ egitera etorritako hauekin, alafede!

Katalan independentismoa ETAren pare, Monederoren iritziz

2 pentsamendu “Katalan independentismoa ETAren pare, Monederoren iritziz”-ri buruz

  • Egiazko titulua hau izan beharko litzateke:

    Espainia Turkiaren pare.

    Hori da arazoaren gakoa.

  • Ezin da une guztietan jende guztia poztu. Eta zoritxarrez hori izan da Podemos mugimendua sortu zenetik erakunde politiko honek saiatu izan duena, hortaz, hemen dauzkagu emaitzak: etengabeko ezustekoak eta koherentzi gabeko diskurtsoa 24×7.

    Podemiten alboan, gehiago errespetatzen ditut abertzaleak. Behintzat azkenek ez dituzte haien planak ezkutzatzen edo mila hitzen artean atontzen. Gizarte honetan nahi duzuna pentsatu dezakezularen sinesmen tinkoa daukat, baina behintzat zure planteamendua defendatzeko zintzo ibili behar zarela uste dut ere bai. Kasu honetan, jadanik esan dudan bezala, zintzotasun hori ez dut inondik ikusten.

    Oso azkar igotzen dena ia azkarrago erortzen ohi da gero, halaber. Inkesta ugariren aburuz, hau gertatuko zaie eta halako bukaera guztiz merezia izango dute, egia esan. Katalunian nahiz Euskadin dauden podemitei gauza bat eskatuko nieke bakarrik, mesedez, ordena jarri ezazue zure buruetan eta erabaki behingoz zein da zuen proposamen nazionala, herriak hori jakiteko eskubidea baitu.