Karlos Iturgaitz top 10

Karlos Iturgaitz top 10 –

Argitaratua: 2017 Abu 24

Jaungoikoak boltxebikeak eta separatistak zigortzeko bidali zuen Apokalipsiaren bosgarren zalduna. Bere inguruan dauden botoiak sakatzeko abilitatea daukan hamaika tentakuluko olagarroa. Euskaldunberri eredugarria, pentsalari aparta eta akordeonista paregabea. Karlos Iturgaitz superheroiaren kriptonita handiena bere mingaina da, horretxek galtzen baitu, eta egunen batean hozka egingo balio, pozoituta hilko litzateke. Ez da edangarria iturri honen ura. Ahoa zabaltzen duen bakoitzean ogiaren prezioa igotzen da eta heroinarena jaitsi, bera baitugu Bruselaza handiena. Urte asko daramatza kontinenteko hiriburuan, bere borondate propioz baino, deserriratua, ziurrenik. Batek daki adarra jo zuen, adarra jo zioten, adarrak jarri zituen edota adarretatik joan zen, baina badirudi luzea egiten ari zaiola egonaldia atzerrian. Batek daki zergatik ez dioten itzultzen uzten. Balkoian “iheslariak etxera” dioen banderola daukala eta “Oi ama Euskal Herri goxua” abesten irudikatzen dut. Ezin da ukatuko gizon honek momentu onik eman ez duenik.

Momentu klabeetan agertzen da euskal politikaren nahasmasan, bere iritzi zorrotza emateko. Masokismo puntu txiki bat baldin badaukazue, bere twitter profilean sartzeko gonbitea luzatzen dizuet, ez zarete damutuko.

Aktualitatean sartuta buru-belarri dabil, eta lehen begiradan nabaritu daitekeen bezala, bere maila ideologikoa, lexikoa eta politikoa izugarria da. Gainera, gai ugariren inguruan erreferentzia bat dela iruditzen zait. Izan ere, azkenaldian asko izan dira estatu espainiarrean El País egunkariaren ildo editoriala kritikatu dutenak, PSOE-ren barruan bizi izandako liskarra eta gero, bereziki. Iturgaitzek egunkari honen editorialei gorazarre egiteak eztabaida finitzen du, ene iduriko.

Venezuela, nola ez.

Pil-pilean izan dugun beste gai bat izan da turismoaren ingurukoa, eta gai honi buruz ere sakon hausnartutako ekarpen aberatsa eman digu europarlamentariak:

Bere maila politikoaz aparte, pertsona gisa daukan kategoria ere oso ondo azaleratzen du sare sozialetan.

Curriculum aberatsa dauka oso, ziur naiz, baina denetan paradoxikoena bere karguetako bat iruditzen zait: hauteskunde prozesuetan ikuskatzaile. Iturgaitz, munduari erakusten nola ez den bi aldiz bozkatu behar, esperientzia luzea baitu horretan. Harrapazank. 

Karlos Iturgaitz top 10

Maiatzean indarrez agertu zen txioerrian, berriro iskanbila baten inguruan ekarpen mamitsu bat emateko.

Amaitzeko, besteen bizitzetan eta ogibideetan sartzeko daukan iniziatiba ere nabarmentzekoa da, eta influencer hutsa denez, Mendilibarren etorkizun profesionala baldintzatu nahi izan zuen (12 bertxio, ez zitzaion ondo atera).

Bere momentiko gehiago baldin badauzkazue, konpartitu hemen, otoi. Zalantza piztu zait. Faltan botatzen al dut?

Karlos Iturgaitz top 10

3 pentsamendu “Karlos Iturgaitz top 10”-ri buruz