Kapitalismo finantzarioa eta inperialismoa. Hilferding – Lenin

Kapitalismo finantzarioa eta inperialismoa. Hilferding – Lenin –

Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

Gainbehera Oligarkikoa
KAPITALISMO FINANTZARIOA ETA INPERIALISMOA. Hilferding – Lenin

  1. Kapitalismoaren gainbehera oligarkikorako joera ez da berria. Jada XX. mendearen hasieran, autore batzuen ustez –batez ere sozialdemokratak eta marxistak (hala nola Hilferding[1], Kautsky[2], Bujarin[3] edo Lenin[4]), garai hartako kapitalismoa «kapitalismo finantzarioa», «kapitalismo monopolista» edo «kapitalismo inperialista» zen, eta kapitalismoaren dinamikaren egiturazko «gainbeheraren» lehen ezaugarri batzuez ohartarazi zuten. Garai neoliberalean, ezaugarri horiek areagotu eta sakondu egin direla ikusi dugu –beste oinarri eta helburu batzuekin–.
  2. Inperialismoa, kapitalismoaren fase gorena lanaren barruan, Leninek VI. kapituluan deskribatu zuen «Parasitismoa eta kapitalismoaren deskonposizioa». Bertan azaltzen du deskonposizio hori bi faktore nagusiren ondorio dela:
  3. Herrialde industrialetan monopolioek izandako hedapena.
  4. Herrialde horietan esplotazio kolonialak izan duen garrantzia.
  5. Monopolioei dagokienez, hau esaten digu Leninek:

«inperialismoaren oinarri ekonomikorik sakonena monopolioa da. Monopolio kapitalista da… Baina, hala ere, edozein monopoliok bezala, geraldirako eta deskonposiziorako joera sortzen du nahitaez».

  1. Leninek aitortzen du monopolioak ez direla prozesu edo egoera itxiak edo behin betikoak:

«kapitalismoaren babespean, monopolioak ezin du inoiz lehia erabat eta epe luzerako ezabatu munduko merkatutik… Baina monopolioaren geraldirako eta deskonposiziorako berezko joerak eragina izaten jarraitzen du aldi berean, eta, industriaren adar batzuetan, herrialde batzuetan, gailentzera iristen da garai jakin batzuetan».

  1. «Kapitalismo monopolista» kontzeptua malgutasun horrekin interpretatuta oraingo errealitateari aplikatu ahal zaio neurri handi batean, baina, egia esan, hobeto ulertuko litzateke «kapitalismo oligopolista» kontzeptua erabilita.
  2. Logikoa denez, ez da gauza bera gertatzen «inperio kolonialak» kontzeptuarekin, erabateko eraldaketa izan baitzuten II. Mundu Gerratik aurrera. Leninen ustez, kolonietatik metropolietarantz «artifizialki» bideratutako errenten kopuru handia zen garai hartako kapitalismoaren gainbeheraren eragile nagusietako bat:

«Inperialismoa da diruzko kapitala herrialde gutxi batzuetan metatzea… Hori dela eta, igoera aparta izan du klase edo, hobe esanda, sektore errentadunak, hau da, «kupoia moztetik» bizi diren norbanakoen sektorea, enpresa orotako parte-hartzetik urrunduta bizi direnena, zeinen lanbidea alfertasuna baita. Kapitalaren esportazioa inperialismoaren oinarri ekonomiko funtsezkoenetako bat da, eta gehiago areagotzen du sektore errentadunaren eta ekoizpenaren arteko erabateko dibortzioa; parasitismo-marka bat ematen dio herrialde osoari, zeina ozeanoz haraindiko herrialde eta kolonia batzuen lanaren esplotaziotik bizi baita».

Sartorius Von Waltershausen aipatuta, Leninek «eredu errentadunaren» eredutzat zuen Holanda, eta uste zuen Ingalaterra eta Frantzia bide beretik zihoazela.

Hau ere esan zuen Leninek:

«Estatu errentaduna kapitalismo parasitarioan eta deskonposizioan dagoenaren estatua da… Inperialismo enbrionarioa sistema menderatzaile bihurtu da; monopolio kapitalistek aurre-aurreko lekua hartu dute ekonomia nazionalean eta politikan; munduaren banaketa gauzatu da…».

  1. Azken finean, erraza da egiaztatzea kapitalismoak historikoki izan duela «gainbehera oligarkikorako» joera, era askotan, enpresaburuen sektore batzuk estatu batean edo batzuetan botere ekonomikoaren funtsezko oinarriak bereganatzeko gai diren heinean. Diru-sarrerak ez dituzte lortzen aberastasuna sortzearen bidez lehia irekiaren araubidean industria-enpresariak bezala, harrapaketaren bidez baizik, bai kapital finantzarioa baliatuta, bai kapital monopolista edo –potentzia kolonialen kasuan– kapital inperialista baliatuta.
  2. Hori gertatzen denean, aberastasuna usurpatzen duten eragile ekonomiko horiek sistematikoki erabili izan dituzte botere politikoa eta indar militarra beren agindua eta beren aberastasuna bermatzeko funtsezko tresna gisa. Maiz, suntsitu egin dituzte sektore ekonomikoak, baita nazio osoak ere, xede berarekin.
  3. Erraza da ikustea Mendebaldeko kapitalismoaren azken hamarkadetako «gainbehera oligarkikoa» –itxuraz, kapitalismoaren funtzionamendu arruntarekin kontraesanean dagoena– ez dela hain arraroa, inola ere, sistema ekonomiko horren bilakaera historikoaren barruan.

Mila esker zure arretagatik. Jarraitu gurekin.

[1] HILFERDING, Rudolf (1910) “El capital financiero”  www.marxists.org/hilferding/1909/capital-financiero.pdf

[2] KAUTSKY, Karl (1911) “Finance-Capital and Crises”www.marxists.org/kautsky/1911

[3] BUJARIN, Nikolai (1916) “El imperialismo y la economía mundial”.  arxiujosepserradell.cat//2022/Nicolai-Bujarin

[4] ULIANOV, Vladimir Ilich “LENIN” (1916) “El imperialismo, fase superior del capitalismo”.
http://www.marx2mao.com/Lenin

PDF:  https://drive.google.com/file/9V-SB_Cq/view

Kapitalismo finantzarioa eta inperialismoa. Hilferding – Lenin

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109