Kanpo eta barne

Kanpo eta barne –

Kataluniak bere independentzia aldarrikatzen badu, Europar batasuneko kide eta euroaren erabiltzaile izan ote daiteke, Generalitateak ozenki dion bezala? Orain arte bederen, Madrileren kide europarrek eta europar instituzioek, ezetz diote. Batzuek ozenki, beste batzuek prudentzia gehiagorekin. 

Kanpo eta barneBegi bistakoa halere europar itun desberdinak aski isilak direla beren idazkietan galdera horri buruz, alabainan kasu bereko jurisprudentziarik ez dago eta. Duela gutti iragan den europar gailurraren ondotik, 28 erresumek halere aski argiki Madril sustengatuz, mezu doi bat argia helarazi dute Bartzelonaraino. Espainiatik alde egiteak erran nahiko du europar batasunetik lekutzea. Ber mementoan azpimarratzen zuten ere giltza ez dagoela europar eskubide bide orrian baizik eta nazioartekoan. Haien arabera bide orria aski xinplea da: eskualde batek bere independentzia aldarrikatzen badu, estado “zentralaren” baimenarekin edo gabe, automatikoki ateratzen da delako “estado zentralak” izenpetutako itun guzietarik. Funtsean Kataluniari dagokionez, jada europako hiriburu eta hainbat instituzioek errana dute araudi hori aplikatuko dutela. Ondorioz Katalunia europar batasunetik eta euro eremutik atera litaike independente bilakatu bezain laster.

Bi hipotesia

Haatik hurbiletik so eginez bi kasu ezberdin edo hipotesia agertzen dira.

1.- Lehenean Madrilek ez du onartzen independentzia aldarrikapena. Ondorioz alabainan de facto Katalunia europar batasunean gelditzen da, Madrilek eta nazioarteko instantzia nagusienek ez dutelako erresuma independente bezala ezagutua izango. Halere Kataluniak has daiteke nazio gisa egituratzen (nahizta pentsa daitekeen Madrilek oztopo seriosak ezar lezazkela egituraketa hortan), bainan ez luke leku, abots eta ezagupen instituzionalik Europan eta nazioartean. Madril litaike Espainia osoaren ordezkari eta abots bakarra.

Funtsean Katalunia gaur egungo Norbegiaren kasu berean litaike: europar espazio ekonomikoaren partaide Islandia eta Liechtenstein bezala, Oslok nahi ala ez behar ditu beretu europar araudi guziak, abots propiorik gabe eta bozka eskubiderik gabe. Nolabait estado fantomatiko bat. Bainan egoera hori ez litaike hain desegokia edo txarrena Kataluniarentzat. Alabainan Carles Puigdemontek abilki dion bezala “Madrilek estimatzen badu Katalunia independente batek behar duela europar batasunetik kanpo egon eta bernegoziatu adesio bat zoini bere betoa eman lezakeen, behar luke lehenik Kataluniaren egoera berria ofizialki ezagutu.” Nolabaiteko indepedentzia, alde ezkorrik gabe edo. Gisa hortan Madrilek ahal luke Kataluniaren blokus bat antolatu lurreko muga guziak hetsiz eta itsas eremua ere etengabe murriztuz eta kontrolatuz. Hipotesia hori guzia saihesteko Kataluniak erremedio bakarra luke europan eta munduan: aliatu finkoak eta segurrak ukaitea hastapenetik edo prozesuan zehar. Ezin erran gauregun gisa hortako bidelagun fidelak dituenik.

Kanpo eta barne2.- Bigarren hipotesia batean, aski hipotetikoa egia erran, ez erraiteko inposiblea: Madrilek ofizialki ezagutzen du Katalunia herri independente gisa. Hala balitz bere erabakia jakinaraz lezake molde eta bide ofizialetik Bruselaseri, Frantziak 1962an Algeriarekin egin zuen bezala. Ondorioz Algeria europar eremutik “ezabatu” zen.

Madrileren erabaki ofiziala, beste erresuma guziek baiezta lezakete eta gisa hortan Katalunia Europako estado independente berri bat litaike, europar batasunetik eta euro eremutik kanpo. Alabainan ez duenez Kataluniak izenpetu 1985an Europan sartzeko adesioa, hainbat luze joaiten diren desmartxa bete behar lituzke erresuma berriak, bai Europan, bai OTAN, OMC, OCDE, etab. Banazka erakunde horieri buruzko adesioa negoziatu beharrean litaike Katalunia.

“Katalunia gauregungo Norbegiaren kasu berean litaike:
europar espazio ekonomikoaren partaide,
Oslok europar araudi guziak bete behar ditu,
abots propiorik gabe eta bozka eskubiderik gabe”

Bide maldatsua

Hau guzia aski ez balitz bezala, Espainia behartua litaike bere konstituzioaren aldatzea autodeterminaziorako erreferendum ofizial, legezko eta adostu bat antolatzeko. Emaitzaren ondotik, Espainiak eta Kataluniak bereizte itun bat negoziatu behar lukete, bakoitzak bere interesak zainduz. Brexit delakoarekin ikusten ari gira zer nolako nahasmena sortzen ahal den europar eremuko erresuma batek erabakitzen duelarik alde egitea. Eskualde batek duelarik erabakitzen estado batetik aldetzea, ez jakin xuxen zer nolako bide maldatsuan eta bihurgunez betean sartzen den.

Eta puntaren puntan nehork guttik asmatu ez duen hirugarren hipotesia bat possible balitz? Europar Batasunean, erresuma guzien arteko akordio bat bidera daiteke, adesio bide bihurritik pasa gabe. Ororen buru eta gauzak pragmatikoki pentsatu eta, ikus daiteke arrisku eta nolabaiteko tenpesta edo ekaitz finantziario bat Europan, bere eremuaren zati ekonomiko ez hain ttipi bat galtzearen hipotesiarekin. Kataluniak Greziak baino ainitzez gehiago pizatzen du ekonomikoki. “Nehork ez luke Europaren barne produkto gordinaren (PIB) %2a galdu nahi. Pentsa daiteke puntaren puntan realpolitikak gaina hartuko duela eta europar batasunaren kide gintazkela” zion berrikitan oraino Carles Puigdemont Generelitateko lehendakariak. Bide hertsian sartu da Katalunia. Bainan besteak zion bezala “Galtzen diren desafio bakarrak, engaiatzen eta eramaiten ez direnak dira”.

Andde Sainte-Marie – Enbata.info

Kanpo eta barne  Kanpo eta barne  Kanpo eta barne

Eskualdeko Kontseilaria, Landibarren laborari, abertzale ezkertiarra, Abertzaleen Batasuneko bozeramaile ohia.

32 pentsamendu “Kanpo eta barne”-ri buruz

  • Nik piska bat flipatzen dut horrelako planteamentu hipotetikoen aurrean.

    Kontuan izan dezagun gertatu dena, eta gertatu dena hauxe da, Kataluniako Errepublika aldarrikatu dela, Estatuak autonomia kendu duela, eta Errepublika aldarrikatu duten alderdiak Estatuak konbokatu dituen hauteskundeetara aurkeztuko direla. Gehi dezadan, oraingo enkausatuek esaten dutela Errepublikaren aldarrikapenak ez zuela balio juridikorik.

    Beraz epe luzeko joku baten aurrean gara eta horren hortzemugean ez dago Kataluniako independentzia mugarri desberdinetako indarren arteko borroka baizik. Beraz, artikulugileak planteatzen dituenak ez doaz joku horrekin bat.

    Zer gertatuko da? Hauteskundeak izango direla eta akaso gauzak elektoralki ez dira asko aldatuko. Zergatik? Katalunian Podemosen frankizia dagoelako eta horrek independentziaren aldeko botoa gutxituko du. Joan ziren hauteskundeetan gertatu bezala.

    Gizartea erdibitua, Estatua asaldatua eta harropuztua, independentistak berriz ere jokabide berdinaren planteamentuarekin aurkeztuko dira, gobernua osatuko da eta gauzak enkistatu egingo dira. Hori da nik dakusadana. Bai, zarata asko, hots mediatiko piloa, baina independentzia delako horren bidean ezer ala ezer gutxi.

    Zeren eta independentzia aldarrikatzea eta gero hauteskundeetara aurkeztea ez da munduko gauzarik kongruenteena, alderantziz baizik.

  • Catalunyako errepublikak zaila du , ezin ukatu. Inork ez du esan sekula hau erraza izango zenik. Haatik, nik ez du zalantzarik hartutako erabakiak ez du atzerapausurik. Espaniar Estatuarekiko haustura erabatekoa da, Catalunyako biztanleen erdiarenzta, bederen.
    Lehia zabalik dago. Estatu espainiarrak bortizkeria erabili du ( jakina zen); aldiz; mugimendu errepublikazaleak herri mobilizazio eredugarriari eutsiz bortizkeria hori ere mugatu izatea lortu du, hots, Estatu okupatzailearen indar-faktore handiena mugatu ahal izan du.
    155 artikuluaren bidez egingo diren hauteskundeetan talde independentistek irabazten badituzte, nazioarteko hainbat erakunderen aitzinean Errepublikako Gobernua Catalunyako gobernua izango da eta poliki-poliki geroz eta gehiago izango dira.

    Zerrendan ezberdinetan ala zerrenda bakarrean, horrek ez du garrantzi handirik. Garrantzitsuena ekintza-batasunari; estrategia batasunari eustea da. Independentsimoak ez du gehiengo zabala, bai ordea, gehiengo adina errepublika gorpuzteko. Asko dugu ikasteke

    Catalunyak 7 milloi biztanle ditu, Europako kulturan betidanik ondo errotuta (Gaztela-handia; Estatu espainiarra bainoz asko gehiago) . Europako Batasunak aurkituko du bidea geroan tokia emateko. Araudi juridikoa errealitatearen atzetik ibiltzen baita. Bitartean Catalunyako jendarteak aurrera egingo du eta guk ere aurrera egiteko gai garen.

  • Ene Patxi, gauza bat da prozesu iraultzaile bat eraikitzea arazo nazionalaren bitartez eta beste gauza independentziaren aldarrikapena betetzea.
    Nik ulertzen dut, iraultzarako beharrezko gauza gerra zibila da, eta horretarako baldintzak jarri dira Katalunian erdia erdiaren kontra dagoelako. Niri ez zait hori iruditzen oso lorpen handia, elkar bizitza gatazkaren mesedez izorratzea baizik.
    Bestalde, Kataluniako errepublika ez da existitzen, Rajoyren puzker batek desegin zituen bere erakunde egiturak.
    Gauzarik garrantzitsuena gatazka aurrera eramatea da gizartea izorratu eta gauzak suntsitu ez axola. Atzerabueltarik ez duena estatuaren interbentzioa izan da autonomi bat desagerraraziz.

  • Bentazar jauna. Gerra zibila edo inzibila gerda dadin , bi aldeek armak eduki behar dituzte eta biek erabiltzeko asmoa eduki behar dute. Zorionez, Catalunyan errepublikazaleek garbi dute arma mota horiek ez dituztela inoiz erabiliko, independentistak eskubidetaz ari direlako mintzatzen, Estatu espaniarra zapalketaz.

  • Kataluniako errepublikazaleek men egin diote estatuak ezarritako hauteskunde batzueri eta Kataluniako Errepublikaz esaten zuten guztia jan egin dute inongo lotsarik gabe. Zer egingo dute? Bigarrenekoz errepublika proklamatu estatuak berriz ere autonomia desagertu dezan?

  • Errepublika proklamatu eta Rajoyren hauteskundeetara joan ez dela beren hitza eta beren ekintza ukatzea? Patxi, mesedez.

  • Ez jauna, indar-korrelazioa ondo kudeatzeko abilezia da.

  • Hori herria engainatzea da. Baina nola ezker abertzaleak askotan gauza bat esan eta gero bestea egin duen ulertzen dut katalanen kasuan gauza berdina predikatzea.

  • Auskalo zergatik sartzen duzun ezker abertzalea eztabaidatxo honetan bentazar jauna. Catalunyan ematen ari den gatazka politiko batez ari gara. Hor Estatu espainiarra biolentzia erabiltzen ari da eta konstituzioaren 8. artikulua erabiltzeko mehatxua ere hor egon da. Astakeriaren horren aurrean, independetismoan balizko inkoherentziak baldin badira zure kritika merezi dutenak….

  • Estatua oso gaiztoa da eta estatu oso gaizto horren hauteskundeetara aurkeztuko dira Kataluniako errepublika birtuala proklamatu duten horiek. Eta gainera estaduari aukera eman diote autonomia desagerrarazteko. Ez dira balizko inkoherentziak, inkoherentzia galantak baizik.

  • oso konplikatua, nahasia eta zaila den gatazka eta prozesu batean, ausardiaz , tinkotasunez eta konpromisoz erantzuten ari dira Catalunyan. Guri dagokigu, apaltasunez, tokitan gaudela aitortzea.

  • Beraiek daude tokitan, autonomiarik gabe eta etsaiak ezarritako hauteskundeen menpe. Horretarako balio izan du estrategia “independentistak”.

  • Estrategia independentista hobea joan dadin, hala ere ondo doa. Bere lorpena ez dagoela atzera bueltarik izan da. Estrategia ez da bulegoetan egiten kalean baizik. Gertakizunak markatzen dute erritmoa. Herriak bultzatu du bere lidergoa. Lidergo horri, oraindik han, asko kostazten zaio autonomistotik ateratzea non betidanik han bizi den eta komodoa sentitu zen marko hortan, bere segurtasun eta konfort espazioa naturala zen. Handik Estau propiora pasatzea, aldaketa horek kontradizio askok sortzen ditu, ikusten dugun bezala, lidergo mailan, ez herri mailan. Herriak, urriaren batean demostratu zuen zein den bere kapazitatea lurraldeak kontrolatzeko eta independentzia implantatzeko baimenarik inorri eskatu gabe. Ez ta bere lidergoak espero zuen halako erantzuna. Herriak garbi du nor den sujeto politikoa, katalanak bakarrik, kanpotarrek ezin dute parte hartu ez den bere Estatuaren erabakitasunetan. Herriak, hemendik aurrera ondo daki eta ondo barneratu du hauteskunde espainolak ilegalak direla. Hori da inportanteena. Lidergo batek ahal da aldatu, herri batek ez.

  • Freud, mesedez argitu izkidazu zuk esandako gauza batzuk. “Herriak, hemendik aurrera ondo daki eta ondo barneratu du hauteskunde espainolak ilegalak direla” diouzu. ERC, PDCAT eta CUP aurkeztuko dira hauteskunde horietara. Orduan, zein da herria? Partidorik gabeko ente presentatuko ez dena eta ahotsik ez duena? Alderdiak aurkeztu behar dira hauteskunde “ilegal” horietara zuk “herria” deitzen duzun ente fantasmatiko horren axolik gabe.

  • Ez da konfunditu behar Jefatura eta haien errepresentanteak (partido politikoak). Normalean, edozein Estatuan, errpresentanteak Jefatura menpean eta bere mesedetan daude. Kasu hontan erresistentzi haundia dagoela errepresentante partetik Jefaturaren orientazioak onartzeko eta martxan jartzeko garbi dago.
    Gauza bat da Jefatura, beste bat haien errepresentanteak eta bestea herria.
    Orain suposatzen dut galdetuko didazula nor den Jefatura hori eta non dago.
    Erantzuna, zure eskuetan. Astertu ondo zer gertatu den azken 4 hilabete hauetan eta errepasoa eman, egunez egun…

  • Ene Freud, galdera xinple bati erantzun aski konplikatua emateko kapazitatea izan duzu.
    Nik berriz ere galdetuko dizut, nola liteke “herria” espainol hauteskundeen ilegalitateaz erabat jabetua egotea eta nola liteke herri hori hauteskunde horietan parte hartzea?
    Zure erantzun xinpleago baten zain…

  • Zure galderari buruz ta baita Jefatura horri buruz artikulu honek, behar bada, pista zehatzak eta luzeagoak emango dizkizun. Niri, irakurri ez gero, eman dizkit. Ondo izan.
    http://hamabost.net/categorias/que-se-imponga-la-jefatura/

  • Azken gauza, herri horrek parte hartu urriaren 1ean. Oraindik han ez diot ikusi parte hartzen 21Dean nola egun hori ez da oraindik iritsi…Nora liteke…

  • Alpargatero 2017-11-22 08:12

    Orain arteko emaitza:
    1.- Kalte ekonomiko latza, jende askok bere larruan ordainduko duena.
    2.- Gizarte-haustura, errepresioa, biktimak (zaurituak, presoak, erbesteratuak).
    3.- Europaren eta nazioarte osoaren ezezko borobila.
    4.- Estatu Espainiarraren berrindartzea eta joera inboluzionista; Konstituzioaren 155. artikulua lasai asko aplikatu da, eta berriro ere, behar den unean, aplikatzeko bidea ireki da. Orain arte Kataluniako agintariek askotan saihestu dute epaileen aginduak betetzea (besteak beste hezkuntzari eta hizkuntzari buruzkoak), hemendik aurrera zorrotz bete beste erremediorik ez dute izango.
    5.- Albo-kalteak:Kontzertu ekonomikoa ezbaian, Frantziako deszentralizazio prozesua (Iparraldean erakunde bat lortua zengoen, historian lehen aldiz) kolokan…

    Ez diot ezer onik ikusten ditxosozkoo prozesuari.

  • Inperialismoaren inboluzioa? Hortarako, lehendik, eboluzioa izan behar zen. Inperialismoa eta eboluzioa hitzak erabiltzea absurdo bat da eta horregatik ezin da inboluziorik izan non ez den inoiz ez eboluzirik egon.

  • Ze frakasoa, ze derrota eta ze kakazaharra.
    Hemen badago jende bat itxurakeriaren bidez jendea amildegitik behera bota nahi duena. Ze ongi ekarri dio prozesuak katalan jendeari? Zer aurrerapauso aberri kausari? Atzerapena besterik ez, eta desohorea. Alpargaterok esaten dituena egi huts eta borobilak dira eta inork ezin dio ezer esan berak adierazitakoari.

  • Prozesu historikoak oso luzeak dira Bentazar jauna. Luzeak, konplexuak eta gorabeheratsuak. Ausardi eta Konpromiso itzela erakutsi dute indar independentistek Catalunyan. saiakera bera garaipenaren adierazgarrietako bat da. Saiatzen ez denak ez du sekula ezer lortuko. Independentzia lortu duten Estatu berri guztiek urte batzuetako ibilbidea behar izan dute onarpen juridikoa lortu arte. Tinko eusten badiote lortuko dute.

    Kalte ekonomikoarena gezur hutsa da, españolismoaren kanpainetako bat “egiaren ondorengo” garaian kokatzen den gezur horietako bat. Kataluniarentzat kalte ekonomiko handiena, Españistanekiko menpekotasunetik dator.

    eta bestalde, alpargaterok eta LA Sextakoek (besteak beste) aipatzen duten “haustura sozialaren” ardura Espainiar nazionalistena da, beraiek ez baitute inoiz onartu aniztasuna eta ezberdintasuna, espaniar nazionalismoan arrazakerian oinarritzen delako. Unionisten manifestazioetan agerian geratu da euren ideologia atzerakoiaren ezaugarri nazkagarriak.

  • Patxi, saiakera hutsegin batek bere helburua zapuztu dezake eta kasu hontan gainera argi gelditu da hori, independentzia lortu ez baizik eta autonomia galdu egin baidute, 2000 enpresek anka egin dute, Kataluniako gizartea zatitua dago… Kalte ekonomikoa gertatu da eta hori jenderik xehenak nabaritu du. Orain Kataluniak bi kalte ekonomiko dauzka; Espainiaren menpekotasunarena eta independentzia prozesu zapuztuarena.
    Zuk prozesu bat martxan jartzen baduzu eta gero etsaiaren hauteskundeetara aurkezten bazara horrek sinesgarritasun guztia kentzen dizu, egin dituzun galdeketa eta indepependentzia aldarrikapena lurrera botatzen ditu eta urte askotako jendearen ilusioa zapaldua sentitzen da.
    Besteak oso gaiztoak dira eta zureak oso txintxuak baina lehenek jarritako hauteskundeetara joango dira bigarrenak. Beraz, zeinek irabazi du? Zer irabazi dago?

  • Prozesu historikoak inoiz ez dira bukatzen, horegatik dira historikoak. Oso luzea izan dadin askatasunerako prozesu bat edo ez hain luzea. Nire ustez, fase hontan prozesuarekin jarraitzeko eta helburu minimo batzuk lortzeko epe motza batean, partido politiko “soberanista” guziak desagertu behar dira eta haien indarra batu gobernu baten inguruan Estatu berriari inplementazioa emateko. Espainaren legalitateari uko egin eta erresistentziatik ofensibara pasatzea, baldintza politikoak, Katalunyan, ematen direlako eta soberan, gainera..

  • eta lehen ez zegoen zaituta ?. Estatu espainiarraren agintea zein berak inposatutako naziotasuna onartzen badugu ez dago “zatiketarik”, ala diote batzuek eta itxuraz Bentazar jaunak berea egiten du pentsamolde hori.
    Gure eskubide zibil , politiko,. kulturalak , nazionalak betetzea eskatzen dugunean berdintasuna eskatzen dugu. Berdintasuna eskatzeak “zatiketa” sortzen badu, egoera aurredemokratiko baten aurrean geundeke, espainiar “supremazismoarena”, alegia.

  • Abertzale gisa gizarte zatikatu bat ontzat hartzea astakeria iruditzen zait eta prozesu bat montatzea zatiketa hori areagotzeko oraindik okerrago. Oso errexa da bestea espainola dela esatea, Patxi, horrela bideratzen dituzue zuek gauzak, desados dagoenari etiketa bat ipiniz, baina hau ez da mote ala ezizen kontua, hau da gizarte baten bizitza eta abertzalea dena gizarte horren ongizateaz arduratu behar da.
    Zuk nahi duzun adina apaindu dezakezu zure burua legitimitatearen soinekoz baina arazoa da nola helburuak lortu eta horretan prozesu katalana desastre paregabea izan da eta zu bere apologista iaioa zara.

    • Bentzar ez dizut” espainarra” deitu eta etiketarik ipini,. Irakurri arretaz faborez idatzitakoa: “pentsamolde hori berea egin du”, hori da idatzitakoa.

  • Nik nere egiten dudala espainiarren pentsamoldea diozu, gauza beretsua beraz nahiz eta modu zeharkako batez adierazia.