Kanpaina finantzatzeko diru beltza jaso izana leporatu diote Sarkozyri

Mjc5Ng==

Giro politiko nahasia bizi dute frantsesek Nicolas Sarkozyren gobernua zipristindu duen salaketaren harira: bere alderdiaren hauteskunde kanpaina finantzatzeko L’oreal etxeko oinordeko Lillian Bettencourtengandik diru beltza jasotzea leporatu baitiote errepublikako presidenteari.  

Bettencourten ondasunen administratzaile ohia izan da Frantziako Lan ministro Eric Woerthen aurkako salaketa jarri duena. Honen arabera, Frantziako emakume aberatsenarengandik 150.000 euro onartu zituen Woerthek 2007ko hauteskunde kanpainan, alderdiko diruzaina zelarik. Astero 50.000 euro ateratzen zituen administratzaileak Bettencourten kontutik, eta jarraian, Patrice Maistre administrazio zuzendariak Eric Woerthi ematen zizkion, alderdiaren kanpaina sustatu zezan.

Ez da L’oreal inperioko enperatrizaren inguruan piztutako lehen eskandalua, ez; hala, botere judizialak haren ondasunen gaineko ikerketa hasi du, legez kanpoko finantzaketa eta Suitzako ustezko ezkutuko kontuak egiaztatzeko.

Francois Holland sozialistak erabakiak hartzeko unea dela esan du, gobernuan dimisioak aurkez ditzaten eta hauteskunde kanpainen inguruko egia argitu dadin eskatuz. “Ezin didate ezer leporatu, dena garbi dago”, erantzun dio Woerthek oposizioari. Gobernua ezegonkortzeko helburuarekin aireratutako kalumniak besterik ez direla esan du Nicolas Sarkozyk, eta ez du auzian sakondu nahi izan.

Frantzia, politika
Irati Elizalde

kazetaria-edo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude