Kanakian antolaturiko erreferendumaren harira

Kanakian antolaturiko erreferendumaren harira –

Kanakian antolaturiko erreferendumaren hariraAzaroaren 4an erreferendum bat burutuko da kanakiar lurraldean. Hamarkadetan zehar menperatuak izan ondoren, zapaltzaileek berek eskaini diete beraien etorkizuna “libreki erabakitzeko eskubidea”. Igandean beraz, bi aukera eman daitezke: kasu hoberenean, kanakiar herriak bere independentzia eskuratuko du; okerrenean, menperatzaileei zilegitasuna eskeiniko diete, orain arte bezala zapalkuntza nazionalarekin segitzeko. Zirt edo zart.

Baina benetan sinesten al dugu inperialisten zintzotasunean?

Menperakuntza marko batean, legalki erreferendum bat eskeini arren, estatu okupatzaileak dituen tresna eta trikimailu guztiak erabiliko ditu irabazteko. Horrela, mozorro demokrata eta aurrerakoia jazteaz gain, menderakuntza zilegiztatua gelditzen baita. Horixe da kanakiar herriaren kasuan frantziar estatuaren asmoa.

1988an Matignongo hitzarmena adostu zen, 2008rako erreferenduma eta kanakentzako hobekuntza sozialak jasoz. Urte hartan kanakak edo kanakiarrak biztanleen %53-a ziren, hau da, 162.000 biztanletik 85.860. 2015ean aldiz, 268.767 biztanletik 104.810, biztanleen %39a. Menpean duen Euskal Herrian bezala, frantziar estatuak populazio mugimenduen karta jokatu du Kanakian ere, sektore immobiliarioa eta turismoa garatuz. Datu argigarri gisa, esate baterako 2006an, 7.500 frantziar instalatu ziren irletan, erreferendumean bozkatzeko eskubidea erdietsiz.

Ezaguna den bigarren azpijokoa hautesle erroldaren osaketan datza.  2017an 23.000 kanakiar falta ziren bozkatze listetan (kanakiarren %20a) eta NBEri jukutria horren berri ematean, erdia baino gutxiagori (10.000ri) itzuli diete bozkatzeko aukera. Hau guztiaren jakitun, Kanakiako alderdi eta sindikatu anti-inperialista abertzaleek erreferenduma boikotatzera deitu dute.

Euskal Herrian ditugun etsaiak ez ditugu gutxietsi behar. Kataluniako prozesua geldiarazi dute eta Kanakian pozoitutako erreferendum bat eskeini.

Etsaien krudelkeriaren zein amarruen mila adibide jasan ditugun arren, oraindik “erabakitzeko eskubidearekin” itsututa daude sektore asko. Aske izateko ordea, ez diegu etsaiei zapalkuntza mantentzeko aukerarik eman behar, askatasuna ez baita hautu bat, eskubide ukaezina baizik.

Kanakian antolaturiko erreferendumaren harira Kanakian antolaturiko erreferendumaren harira

7 pentsamendu “Kanakian antolaturiko erreferendumaren harira”-ri buruz

  • Ezezkoak irabazi du. Eta orain zer diote itsuturik Kanakiako erreferenduma babestu dute horiek? Erabakitzeak ez du esan nahi aske izatea…

  • Jatorrizko biztanleriak, kanakiarrak , Kanakiako biztanleriaren %39a osatzen du (Minoria dira euren uhartetan). Burujabetzaren aldekoek %43,6a.

    Sistema demokratikoetan demografia duen boterea kontrolatzea ezinbestekoa da. Horregatik, Frantziak aurrez aurretik erreferenduma irabaziko zuela zekienez, galdeketa baimendu du.

  • Herri libre bat herri libre bat

    lalalalala lilililili

  • Kolonoei bozka eskubidea aitortzearen ajeak. Nik Gure Esku dagoren alde naiz, bainan nabardura askorekin. Ta bat, bozka eskubidea izango dutenak dira. Hemen hezitua ez bazara, ez duzu parte hartzeko eskubiderik izan behar. Zergatik? Ba munduan zehar nazio kolonizatzaile guztiko biztanleak kolonoen naziokoak direlako ta hala sentituko direlako beti. Salbuespenak daude noski, bainan %2 ta %4 artean daude. Madrilen hezi naiz, 25 urte ditudanean nator ta euskalduna naiz? Ez, espainiar nazionalistak dira. Begiratu zure hurkoan, Espainian hezitutakoen idei ta iritziak. Nik ezagutzen ditudan guztiak, espainiar nazionalistak dira. Den denak. Galdeketan hemengoek bozkatu, baietz ateratzen bada denok ditugun eskubide ta betebehar berberak izango zituzten, bainan zer da kolonoek bozka dezatela aske izan behar garen edo ez? Kanakiarrek ez dute ezer erabaki. Frantziak ta kolono frantsesek erabaki dute.

  • Hala da Sugaar. Zer bozkatzen den irrelebantea da, Frantziak utzi die bazekielako irabaziko zuela. Eta irrelebantea ere emaitza, hau da, ezin du nazio batek beste batera joan eta hor gelditu bizitzen, noski frantsesek Frantziar estatu inperialean jarraitu nahi dutela. Hori badakigu, eta bost axola bozkan zer atera den. Nire pisukideok eta ni ezin gara alboko apartamentura joan eta hor gelditu bizitzen, eta bozkatu eta hau ala bestea egin daiteken.

    Orain, bada, kanakiarrek ez badute euren burua nahikoa indartsu ikusten kolonoen gainetik askatasuna inposatzeko, kolonoak botatzeko edo nahikoa laguntza internazional jasotzeko, ba aukera bakartzat ikusi dute demokraziaren fetitxismoaren bidez (jainkoarekiko fedea edo errukia izan daitezken bezalaxe) konbentzitzea gainontzeko kolonoak. Noski hau estrategia zuzena den edo ez, ez du axola ere, muga hortara iritsi badira, kanakiarrak akabaturik baitaude.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2018-11-05 21:57

    Egun goizean, France Cultureko “Le billet politique” saio laburrean, Fredeic Seysek esplikatzen zuen lasaitasun haundienean zergatik independentista kanakiarrek galdu zuten aldi honetan eta zergatik galduko zuten urrengoan ere:
    Ez dira biztanleen %40 baizik ( urrengoa aldean gutiago hain segur)
    Ez omen dute proiektu politikorik Kaldedonia berriarentzat ( berak bizpahiru ideia iradoki ditu).
    Azkena bainan ez txarrena, ez omen dira izan kapaz ahanzteko edo gainditzeko kolonoen eta kolonisatuen arteko oposizioa.
    Segur naiz delako Seis hura dela ezkerreko intelektual frantses purpurra.
    https://www.franceculture.fr/emissions/le-billet-politique/le-billet-politique-du-lundi-05-novembre-2018

  • Burujabetza politikoarena da mahi gainean jarri behar dugun eztabaida independentista artean. Gure kasuan, Estatu okupatuaren kideak garela kontzientzia dugunok sujeto politiko bakarra gara herri honetan. Horrek ez du esan nahi okupanteak baino indartsuagoak bihurtzen gaituela baina bai markatzen du non dagoen marra gorria.
    Onartzen ez dutenak gure egoera Estatu okupatuarena denik ez dira honen herriko sujeto politikoa, beste herriarena baizik. Okupazioaren aurka ez du balio autonomismoa, okupatzaileen hauteskundetan parte hartzea, okupatzaileari obeditzea, okupazioa finantziatzea, haien ideologia eta izaera barneratzea, inposatzen diguten klaudikazioa onartzea, pakezale faltsu eta irribarrak bihurtzea…guztiz kontrakoa da egin behar duguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude