Julian Assange, gizonik bilatuena

Flickr-en aurkitu dugu, agerkari digital baten hariari tiraka. New Media Days du izena, bere albumean aurkitu dugu gizona. Argazki gehienak, jabetza itxikoak dira, baina badira erabiltzeko modukoak, hauxe kasu:

MjY0Ng==

Jakinekoa da Julian Assange ez dabilela bera bakarrik lan honetan guztian. Orain gainera, Islandiako legebiltzarrak informazioa alternatiboa ematen duten agentziak babestea erabaki du, baina badirudi Obama bera ere gogoz dabilela gizon hau harrapatu eta pare bat hitz gurutzatzeko.

Non egongo ote da gordeta?

Agian izen politeko sumendi hark, Eyjafjallajökull mendiak, hauts hodeien artean izango du kobazuloren bat.

Flickrekin jarraituz, bilaketan Julian Assange izena jartzen bada, 25en bat argazki agertzen dira, horien artean erabilera librekoren bat ere bai, Esthr izeneko batek sinatuak esaterako:

MjY0Nw==

Edota Andygee1 izeneko batena, non guztiz irrifartsu ageri den gizona, baleki bezala, mundua aldatzeko gaur, informazioa ondo kudeatzea dela giltza.

MjY0OQ==

Deabru berriaren aurpegia ezagutzen dugu, behintzat.

Irudia | Julian Assange | New Media Day | Creative Commons By SA
Irudia | Julian Assange | Esthr | Creative Commons By SA
Irudia | Julian Assange | Andygee1 | Creative Commons By SA
Julian Assange, wikileaks
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude