Joseph Kony fenomenoa

konyEz dakizu oraindik nor den Joseph Kony? Eta Lord’s Resistance Army (LRA) edo Jaunaren Erresistentzia Armada? Ugandarrek badakite nor den, eta Sudango herriak ere bai. Invisible Children (Ume ikustezinak) erakunde polemikoak egindako bideo honek sareak sutu ditu.

Invisible Children erakundeak Joseph Kony ustezko kriminala agenda internazionalean jarri nahi du Kony 2012 kapainarekin. George Clooney bezain famatu bihurtu eta egin omen dituen basakeriak (emakumeen esklabutza sexuala, haurren mutilazioa eta hilketa, haurren erreklutamendua bere armadarako, eta abar luze bat) munduari erakutsi atxilotu dezaten. Ez dira gero bide okerretik hasi, izan ere, goiko bideoak 60 milioi sarrera izan ditu. Sutea zabaldu sareetan.

Baina errezeloa eta kritikak ere ugariak izan dira. Ikuspegi sinplista eta zehaztasunik gabea duela diotenak badira. Gezurra esaten dela salatu dutenak. Baita bideoaren interes bakarra 60 milioi sarrera nola lortu dituen jakitea dela diotenak ere. Ez da polemikarik falta.

Hona hemen gaiaz idatzitako hainbat artikulu:

Hiltzaile ikusezinaren aurka Twitter (Ramón Lobo, El Pais)

Kony 2012, inoiz egindako kanpainarik biralena (El blog de mercader)

‘Kony 2012’: Milioika internautak munduko kriminal bilatuena inguratu dute (El Confidencial)

Atxilotu Kony, kanpaina interneten (Javier Valenzuela, Cronica Negra)

Kony 2012: Salaketa interesatua edo aktibismo friboloa? (Pijama Surf)

‘Kony 2012’: Sarea zatitu duen kanpaina (RPP)

Zuriak beltza libratzen du. ‘Kony 2012’: Bere ikuspegi sinplistaren inguruko ñabardurak (Jose Miguel Calatayud, Africa no es un país)

Hashtag bat hiltzaile bilatuena “heizatzeko” (Eduardo S. Molano, ABC)

Polemika eta pasioa ‘Kony 2012’ren inguruan (EFE)

‘Kony 2012’ren olatu biralak pasioa eta errezeloa piztu du (Jose Luis Sanchez)

‘Kony 2012’ bideoaren fenomenoa (Evan Lieberman)

‘Kony 2012’: Nire erantzuna Invisible Childrenen kanpainari (Rosebell Kagumire)

Acholi kalea. Gelditu #kony2012. Inbisible Childrenen kanpaina zitala (Angelo Izama)

‘Kony 2012’ren interes bakarra: Nola demontre lortu ditu 60 milioi sarrera? (Duncan Green, Oxfam)

The problem with Invisible Children’s “Kony 2012” (Michael Deibert, African Arguments, African Royal Society)

Joseph Kony ez dago Ugandan (Eta beste hainbat gauza konplexu) (Michael Wilkerson, Foreign Policy)

Zuk zer iritzi duzu?

 

 

 

 

 

 

 

 

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Joseph Kony fenomenoa”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2012-03-11 02:09

    Ni ikusten ari nintzala, bihotzean zerbait krask eta krask nuela sumatu nuen, gero konturatu nintzen ez nintzela bakarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude