Jendartea zatitu

Jendartea zatitu

Rikardo Arregi Zirrikituetatik begira, Deia egunkarian.

Jendartea zatituKontu ezaguna da politikari gehienen eztabaida maila, argudioak emateko orduan, oso pobrea dela; askotan badirudi argudio edo arrazoibide bera mendiak aspertu arte behin eta berriz errepika-tzea dela politikarien zeregin bakarra. Gainera, alderdi politikoetako bulegoek argudio-bildumak edo argudiotegiak (barkatu neologismoa) helerazten diete hedabideen aurrean agertu behar direnei gehiegi pentsa ez dezaten galderak zailak direnean. Behin eta berriz errepikatzen den argudio horietako bat da jendartearen zatiketarena: laburbilduz, norberari gustatzen ez zaion proposamena gutxiesteko nahikoa da esatea proposamen horrek jendartea zatitu, zatikatu edo erdibitzen duela, eztabaida bukatu da.

Ez dakit nork eman zion hasiera jendartea zatikatzearen kalakari, baina nire subkonzienteak Idoia Mendiarekin lotzen du nahitaez, beharbada bera izan delako gure artean sasiargudio hori gehien erabili duena. Are gehiago, Idoia Mendia entzuten dudan bakoitzean, zain gelditzen naiz ea noiz aterako halako ideiak edo halako proposamenak gizartea zatikatzen duela, eta zinez harritzen naiz, eta kezkatzen, ateratzen ez duenean.

Edozein ideiak edo proposamenek jendartea zatikatzen duela esatea ezer ez esatea da, zeren politikagintzan ideia desberdinen arteko eztabaida funtsezkoena baita; halako ideia batekin batzuk guztiz ados egongo dira, beste batzuk ez, eta tartean haimaka ├▒abardura agertuko zaigu. Bestela, absurdora iritsiko ginateke berehala. Independentziak gizartea zatikatzen duela? Eta monarkiak? Eta lan erreformak? Eta zergek? Eta hezkuntzaren antolaketak? Lagun taldean norbaitek taberna batera joatea proposatzen duenean, ez al da taldea zatikatzen ari? Jakina, gizartea zatika-tzearen argudioa ez da ergelkeria ba- tzuetarako erabiltzen, gutxieneko soldaten igoera adibidez, ustez munta handia duten arazoetarako baizik, Espainiako batasuna demagun. Aski da, beraz. Argudio sendoagorik badago. Arazoa da argudioen atzean ideologiak daudela, eta batzuek ez dute haien ideologia benetakoa erakutsi nahi.

Jendartea zatitu
argudioak, ideologia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude