Japonia 0 urtea

Herenegunera arte modu batera zena, ezberdina da Japonian ezinbestean. Zerutik begiratuta ere, txikizioa ez da xehetasun guztiekin ikusten. Jendea ere txikiegia da argazkian pertzibitzeko, baina lurrari lehen ez zuen tonu marroia ikusten zaio, lehengo berdearen ondoan. Eraikinak ere, lehen baino gutxiago. Erdira ekarri balitu legez. Lurrikara eta tsunamiaren ondorioak modu grafiko eta urrun batean ikusten dira. Galera pertsonalak eta etorkizunean izango duen eragina jakiteko, barrurago begiratu behar da.

Honelakoak ziren Japoniaren bistak ostiralaren aurretik:

NDY3OQ==

Ikus, adibidez, nola zen Fukushimako zentral nuklearra:

NDY4MA==

 

NDY4MQ==

 

NDY4Mg==

 

Orain, aldiz, bestelako itxura du paisaia horrek. Hiru eguneko aldea besterik ez dute paisaien argazkiek:

 

NDY4Mw==

Honakoa Fukushimako zentral nuklearraren irudi gaurkotua da:

NDY4NA==

 

NDY4NQ==

 

NDY4Ng==

Irudia | Japonia lurrikararen aurretik | Picasa | LGPL
Irudia | Japonia lurrikararen aurretik I | Picasa | LGPL
Irudia | Japonia lurrikararen aurretik II | Picasa | LGPL
Irudia | Japonia lurrikararen aurretik III | Picasa | LGPL
Irudia | Japonia lurrikararen ostean | Picasa | LGPL
Irudia | Japonia lurrikararen ostean I | Picasa | LGPL
Irudia | Japonia lurrikararen ostean II | Picasa | LGPL
Irudia | Japonia lurrikararen ostean III | Picasa | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Japonia 0 urtea”-ri buruz

  • Gune honetan askoz hobeto ikusten da tsunamiaren aurreko eta ondorengo aldea, nahikoa da xagua ezkerrera eramtea. Ikaragarria!
    http://www.abc.net.au/news/events/japan-quake-2011/beforeafter.htm

  • Inoiz baino tresneria gehiago informatuta egoteko (interneta, telefonoak, kamerak, telebistak, irratiak…) eta inoiz baino desinformazio gehiago.
    Japoniako hildakoen kopurua, esate baterako, 40.000tik hurbilago egongo da, gaur oraindik entzuten ari garen kopuruetatik baino. Berdin desagertuen zifrei dagokienez.
    Zentral nuklearren egoera tantaka baino ez dute zabaltzen. Eta inoiz ere ez, daukan larritasuna agertzen.
    Era berean, inguruetan erradioaktibitaterik ez balego bezala informatzen ari dira.
    Betiere haien interesen alde eta inolako ondoriorik atera gabe.
    Alu madarikatuak!

  • elmundo.es:
    “Los riesgos de salud por los efectos del terremoto de Japón sobre los reactores nucleares parecen realmente bajos y los vientos probablemente se llevarán cualquier contaminación posible a través del Pacífico, sin amenazar a otras naciones, según señalan los expertos”
    Antza denez, erradioaktibitatea berez desagertuko da, airea, itsasoak, arrainak… eta jaten, arnasten edaten dituztenak kutsatu gabe.
    Lasai, beraz.

  • elmundo.es, titularretan:

    “Francia dice que la crisis nuclear es peor de lo que admite Tokio
    Eleva el nivel de alerta en Fukushima hasta 5 o 6 en una escala de siete pasos”

  • elmundo.es, azken ordukoetan:
    “0.30 h.
    Tepco, la compañía operadora de la central de Fukushima, comienza a evacuar a los trabajadores del reactor número 2”.
    Han ez da inor geratzen.
    Bereak egin du!

  • Kyodonews:
    “BREAKING NEWS: TEPCO detects radiation of 8,217 micro sievert per hour, 8 times annual limit”

  • Ahaztu ez dezagun telebistan ere ikusten dugun “errealitate objektiboa” dela eta.
    Hamabost egun pasatu direnean, oraindik horrela gabiltza Japonian gertatutakoari buruzko informazioaren atal batean (erradioaktibitatearena beste mundu bat da!):
    “AGENCIAS – Tokio – 24/03/2011
    El terremoto de Japón ya suma 9.700 muertos y 16.501 desaparecidos
    En Fukushima se teme que el número de víctimas sea mayor que el conocido hasta ahora ya que las fugas de radiactividad no permiten buscar en toda la zona”
    Gure elkartasuna Kapitalaren interesei esker sortu den sarraski berri hau jasan behar duen japoniar herriarekin!

  • NewScientist-ek dioenez, austriar ikerlariek egiaztatu dute ia Chernobyl-ek isuritako erradioaktibitate mailaraino iritsi dela Fukushima dagoeneko.

    “17:14 24 March 2011
    Fukushima radioactive fallout nears Chernobyl levels

    Japan’s damaged nuclear plant in Fukushima has been emitting radioactive iodine and caesium at levels approaching those seen in the aftermath of the Chernobyl accident in 1986. Austrian researchers have used a worldwide network of radiation detectors – designed to spot clandestine nuclear bomb tests – to show that iodine-131 is being released at daily levels 73 per cent of those seen after the 1986 disaster. The daily amount of caesium-137 released from Fukushima Daiichi is around 60 per cent of the amount released from Chernobyl”
    Hona berria:
    http://www.newscientist.com/article/dn20285-fukushima-radioactive-fallout-nears-chernobyl-levels.html