"Jainkoak guk animaliak jaterik nahi ez bazuen, zergatik egin zituen haragizkoak?"

MTA0NA==

Haragijalea eta ehiztaria da Palin. Eta harro dago hortaz. Horraino arazorik ez.

Going Rogue” liburua kaleratu zuen errepublikarrak azaroan eta bertan haragia jatearen bertuteak bildu ditu. Haragia maite duela aitortzen du bertan.

Barazkijaleen aurka ere egiten du aipatu argitalpenean. Baina orriotan aurki daitekeen argudiorik sendoena, titularrean esandakoa: “Jainkoak guk animaliak jaterik nahi ez bazuen, zergatik egin zituen haragizkoak?”. Noski, hala ez balitz, burdinezkoak, beirazkoak edo urrezkoak egingo zituen jaungoikoak, ezta? Hori bai jakinduria, Palinena, gogoratzeko moduko esaldia, zalantzarik gabe.

Irudia | Sarah Palin ehizan | . | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.