Jacob Elordik, aitonari ondo ikasia

Jacob Elordik, aitonari ondo ikasia –

Ezagutzen duzu Jacob Elordi? Australian jaiotako antzezlea mundu mailako sona lortzen ari da, “Euphoria” telesailari esker. Aitonarengandik ondo ikasia du nongoa duen jatorria.

Antzezlea da gizona, eta izar handia omen da nerabeen artean, besteak beste Netflix plataformako “First Kiss” eta adituen aldetik iritzi onak izan dituen HBOko “Euphoria” telesailetan duen parte hartzea dela-eta.

Bere antzezpen dohainak gorabehera, iragan asteburuan bolo-boloka izan da Elordi gaztearen izena, GQ aldizkariak bideoz egin dion elkarrizketa bat medio. Bertan, eta irribarrea galdu barik, Wikipedian berari buruz diotena zuzendu, eta espainiar jatorria duela dioen tokian oker dabiltzala esan eta Euskal Herriko arbasoak dituela argitzen du -aitona haserretuko zaiola osterantzean-. Anekdota txiki bat, zale euskaldunek txalotua eta espainiarren batek purrustadaka hartua, Australian jaioa izanik, ezin baitio esan “¿Qué pone en tu DNI?”.

Jacob Elordiri bikain bat jarriko genioke Geografia eta Historian, baina… jakingo ote du euskaraz? Horrela bada, fitxa dezala ETBk!

Jacob Elordik, aitonari ondo ikasiaJacob Elordik, aitonari ondo ikasia

5 pentsamendu “Jacob Elordik, aitonari ondo ikasia”-ri buruz

  • Antton Erkizia 2020-08-03 23:44

    Wikipedian eskatzen baduzue: “Jacob Elordi”, sarrerak ingeleraz, euskeraz…ikusiko dituzue. Baina gaztelaniazko “Jacob Elordi” sarrera…ezabatu egin dute. Zergatik uste duzue?

  • zentsureitor 2020-08-04 09:13

    Wikipedian hori ezabatzearekin zerbait ebitatuko dutela pentsatzen badute, oso oker daude. Gaur egungo gazteak (Elordi horren target naturalak) ez du Wikipedia erabiltzen informazioa bilatzeko (eskolan esaten ez badiote). Mila lekutatik etorri zaie honezkero Jacob Elordiren bitxikeria hori. Alferrik dabiltza.

    Hori bai, zentsura oso tristea, eta giza kalitate penagarria erakusten du

  • Joseba Aurkenerena 2020-08-04 10:14

    Aupa Jacob Elordi!!!

  • Eta gora bere Aitona!!!!

  • Bai, bai, bejon deiola Elordiri. Dena dela, Elordi aunitz beharko genuke gurean, etxetik hasi, lagunen semeengan segiz eta herriko gazterian bukatuz.
    Urrutiko intxaurrak, hori, esaerak dioena. Guk, hemengook behar dugu egin. Ikus, ikus, hurbilean eta egonean daudenei eragin.
    Badago beharra