Israelgo asentamenduen legez kanpoko egitura hornitzen duten negozioen NBEren datu-basean CAF sartzea eskatu dute

Israelgo asentamenduen legez kanpoko egitura hornitzen duten negozioen NBEren datu-basean CAF sartzea eskatu dute –

CAFek Palestinako lurralde okupatuan legez kanpoko kokalekuak lotuko dituen Jerusalemgo tren arina zabaldu eta martxan jarriko du.

Israelgo asentamenduen legez kanpoko egitura hornitzen duten negozioen NBEren datu-basean CAF sartzea eskatu dutePalestinako eta Europako 31 giza eskubideen aldeko erakundek, sare eta sindikatuk txosten bat eman diote Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoari (ACNUDH) Genevan. Txosten horrek, Israelgo tren arinaren (JLR) hedapenean eta funtzionamenduan CAFek duen erantzukizunagatik, Israelgo asentamenduen legez kanpoko egitura hornitzen duten negozioen NBEren datu-basean sartzea eskatzen du. JLRren helburua Jerusalem okupatueta anexionatutako hirian kokaguneen presentzia indartzea da. Txostena sinatzen duten erakundeak honako hauek dira: Amnistia España, Al-Haq, Cairo Institute for Human RIghts Studies (CIHRS), Centre for Research on Multinational Corporations (somo), 11.11.11, CNCD-11.11, NOVACT – Indarkeriarik Gabeko Ekintzarako Nazioarteko Institutua, European Legal Support Center (ELSC), The Rights Forum, Transnational Institute (TNI) eta War on Want¹.

1 Sinatzaileen zerrenda osoa ikusteko jaitsi behera.

Israelgo kokaguneen legez kanpoko egituran parte hartzen duten enpresen datu basea 2020ko otsailean argitaratu zen eta Israelgo 112 enpresa eta multinazionalen zerrenda bat du, horien artean Shapir, CAFen JLRko kide israeldarra. ACNUDHek datu-basea urtero eguneratzeko agindua du. 2016an eta 2017an, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluak JLR legez kanpokoa zela erabaki zuen, “Nazioarteko zuzenbidea eta NBEren ebazpenak argi eta garbi urratzen” zituela esanez².

2 NBEren Giza Eskubideen Kontseiluaren ebazpenak: a/HRc/31/L.39, 2016ko martxoaren 22koa, 7. or. (A)  eta a/HRc/34/L.41/Rev.1, 2017ko martxoaren 22koa.

ACNUDHi emandako txosten bateratuak dioenez, “JLRk asko laguntzen du Israelek Jerusalem ekialdean dituen legez kanpoko kokaguneak mantentzen eta hedatzen, kokaguneak lotzeko eta haien arteko mugikortasuna errazteko duen funtzioagatik, eta hiriaren legez kanpoko anexioa indartzen du, horrela Israelek Palestinako lurralde okupatua nazioarteko zuzenbidea urratuz atxikitzea sendotuz”.

Cairo Institute for Human Rights Studies-eko Maha Abdallah-k zera esan zuen: “Jerusalem Ekialde okupatu eta anexionatuan proiektua gauzatzeko, CAF palestinarren oinarrizko giza eskubideen urraketa larri eta sistematikoan sartuta dago”. Abdallahek gaineratu duenez, “Linea Gorria (JLR) eraikitzeak palestinarren jabetza asko desjabetzea suposatu du. Bestalde, “Linea Berdea” Giloko kokagunera iritsiko da, legez kanpoko beste kolonia batzuen artean, horien existentziak eta hazkundeak palestinarrei beren lurra eta baliabideak eskuratzea galaraziz”. Hori dela eta, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Kontseilu Nagusiak zorrotz bete behar du bere agindua, urtero NBEren datubasea eguneratuz Israelgo legez kanpoko kokaguneen egituran parte hartzen duten enpresak sar daitezen – Giza Eskubideen Kontseiluak 2016ko 31/36 ebazpenean emandako aginduaren arabera. Wesam Ahmad Al-Haq-eko Giza Eskubideen eta Negozioen koordinatzailearen ustez, “Datu-basea tresna garrantzitsua da kolonialismo garaikide batean bilakatu den okupazio militarra ahalbidetu duen pizgarri ekonomikoaren egitura azaltzeko, eta CAF bezalako enpresak, urtero egin behar den datu-basearen eguneratzean sartu behar da”.

Giovani Fassina, ELSCko Programa zuzendariak honakoa esan zuen: “CAFen etengabeko operazioa Palestinar Lurralde Okupatuetan nazioarteko zuzenbidearen arabera legez kanpokoa da. Merkataritza interesak okupazio luze eta ilegalaren pean bizi diren palestinarren eskubideen aurretik jartzean, CAFek irabaziak gizateriaren aurretik jartzea erabaki du. Espero dut NBEren datu-basean sartzean CAFek gizarte zibilaren deia entzutea eta JLR proiektutik ateratzea”. 2020ko otsailean, 70 euskal kolektibok kanpaina bat abiarazi zuten CAFi JLRtik erretiratzeko eskatuz. Duela bi aste, Euskal Herriko herrialde guztietako eragileek -Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian- manifestazioa egin zuten CAFek JLR eraikitzeari utz diezaion eskatzeko.

Kepa Torrijos, Sodepaz euskal erakunde sinatzaileetako batek esan zuenez, “Euskal Herriko taldeak nekaezin ari gara lanean Israelgo apartheidarekin euskal konplizitateari amaiera emateko. CAFen barruko sindikatuekin estu-estu ari gara lanean, eta hasieratik lizitazioan ez parte hartzeko eskatu zioten enpresari. Beasaingo CAFeko enpresa batzordeak proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAFi. Eta harremanetan gaude Europa osoan CAF lizitazio publikoetatik kanpo uzteko lanean ari diren taldeekin, Israelgo apartheid-ean duen partaidetza amaitu arte”.

Estatu espainiarreko giza eskubideen aldeko erakundeak, Norvegiako sindikatuak eta Erresuma Batuko gizarte zibileko taldeak CAF kontratu publikoetatik kanpo uzteko deia egiten ari dira, JLR eraikitzen ari delako.

Asteartean, 2020ko abenduaren 15ean, ekintzaile israeldarrek Jerusalemgo tren arinaren eraikuntza geldiarazi dute Giloko kokagunean. “CAF: jaitsi Israelen apartheidaren trenetik” zioen pankarta bat zeramaten eta CAFi JLR proiektutik erretiratzeko deia egin zioten.

.

Sinatzaileen zerrenda osoa:
1. 11.11.11
2. Al-Haq
3. Amnesty international Spain
4. Association France Palestine Solidarité (AFPS)
5. Belfast Trades Union Council
6. Cairo Institute for Human Rights Studies (CIHRS)
7. CNCD-11.11.11
8. Comité Solidaridad con la Causa Árabe
9. Craigavon Trades Council
10. European Coordination of Committees and Associations for Palestine (ECCP)
11. European Legal Support Center (ELSC)
12. European Trade Union Network for Justice in Palestine
13. Fagforbundet – Norwegian Union of Municipal and General Employees
14. ICAHD Finland
15. Mundubat
16. Northern Ireland Public Service Alliance (NIPSA)
17. Norwegian People’s Aid
18. Norwegian Union of Railway Workers
19. NOVACT – International Institute for Nonviolent Action.
20. Palestinian Center for Human Rights (PCHR)
21. Palestinian Human Rights Organizations Council (PHROC) and its members:
• Al-Haq, Law in the Service of Mankind.
• Al Mezan Center for Human Rights
• Addameer Prisoner Support and Human Rights Association
• Palestinian Center for Human Rights
• DCI – Defense for Children International – Palestine
• Jerusalem Legal Aid and Human Rights Center
• Aldameer Association for Human Rights
• Ramallah Center for Defense of Liberties and Civil Rights
• The Independent Commission for Human Rights (Ombudsman Office) – Observer Member
• Muwatin Institute for Democracy and Human Rights – Observer Member
22. Paz con Dignidad
23. Plateforme des ONG françaises pour la Palestine
24. Sodepaz
25. SUDS
26. The Centre for Research on Multinational Corporations (SOMO)
27. The Rights Forum
28. Transnational Institute (TNI)
29. Union syndicale Solidaires
30. War on Want
31. Women in Black (Vienna)

Israelgo asentamenduen legez kanpoko egitura hornitzen duten negozioen NBEren datu-basean CAF sartzea eskatu dute

Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak taldea. Ez dugu nahi CAFek Jerusalengo tranbia egitea.

2 pentsamendu “Israelgo asentamenduen legez kanpoko egitura hornitzen duten negozioen NBEren datu-basean CAF sartzea eskatu dute”-ri buruz

  • Goierritarra 2020-12-20 12:16

    Eutsi goiari CAF! Hau bezalako txantaje zikinei muzin eginez, segi lana eta aberastasuna sortzen euskal herritarrentzat!

  • Juan Telleria 2020-12-20 17:04

    Orain CAF-i egokitu zaio euskoguai-sozialista-feminista-beganoen dianaren erdian egotea. Hauei jaramon eginez gero, miseria gorria baino ez dago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude