Israeldar dantzariak Bilboko Kafe Antzokian. Adierazpen sionistei boikota!

MjQ2MQ==

Datorren ostegun eta ostiralean (ekainaren 3 eta 4an) ‘ACT Festival’-aren programaziopean eta artista ezberdinen artean dantzari israeldarrak (Mor Shani eta Da Na Ka dance) izatekoak dira Bilboko Kafe Antzokian. Azken lau urteotan Israeli Bokota zabaltzen ari da Euskal Herrian Palestinari elkartasuna adieraziz. 200tik gora elkarte palestinarrek nazioarteko gizarte zibilari elkartasun tresna hau erabiltzera dei egin ziotenetik hain zuzen. Pacbi izeneko ekimen honek boikota alderdi politikoan, ekonomikan, istiuzionalan batzen ditu… baina baita kirol, kultur eta irakaskuntza arloetan ere.

Palestinarekin eta azken egunotan izandako gertakariekin elkartasuna adierazteko modurik eraginkorrena adierazpen sionistak boikoteatzea da. Kasu honetan, entitate sionistaren ordezkariak diren artista hauek badute publikoki boikot kanpainaren oinarrizko puntuak onartzea; onartu ezean ez dira gurean ongi etorriak izango. Israelen bizi diren biztanle palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea.Gazan eta Zisjordoniaren gaineko okupazio ilegalari amaiera ematea.Errefuxiatu palestinarren itzultzeko eskubidea bermatzea.

Beraz jaialdiaren antolatzaileei zein euskal jendarteari dei egiten diegu artista sionistei boikot egitera, gu ez baikara entitate sionistaren normalizazio kanpainaren konplize izango. Euskal herritarrok badugulako zer esan, zein seinalatu eta zer salatu, Israelgo estatu terrorista hain zuzen. Euskal Herria Palestinarekin! 

www.askapena.org

israeli boikot, Palestina

12 pentsamendu “Israeldar dantzariak Bilboko Kafe Antzokian. Adierazpen sionistei boikota!”-ri buruz

  • Baina ba al dakigu artista hauek zein ikuspuntu duten Palestinako gatazkaz, ala besterik gabe israeldarrak direlako boikoteatu nahi ditugu? Hala bada, beraiek bezalakoak bihurtzen ari gara. Askapena…

  • Aupa Iosu, artista horiei galdetuko zaie palestinar boikot kanpainan aldarrikatzen diren 3 puntu nagusi horien gainean eta emango zaie aukera beren jarrera agertzeko:
    -Israelen bizi diren palestinarrak eskubide guztien jabe izatea.
    -Gaza eta Zisjordaniako okupazioaren kontra agertzea.
    -Errefuxiatuen itzultzeko eskubidea.

    Horiek aldarrikatzen badituzte, dantzak ikustera joango gara gusto-gustora Askapenako kideak eta euskaldun internazionalistak guztiak!
    😉

  • Lehen ezabatu zait mezua edo…
    Artista haiei galdetuko zai palestinar kanpaina honen oinarrizko puntuen gainean:
    -errefuxiatuen itzultzeko eskubidea
    -gaza eta zisjordaniako okupazioaren amaiera
    -israelen bizi diren palestinarren eskubide zibil eta politikoak

    onartzen badituzte oinarri horiek neu aurrena joan naiz pozik ikustera

  • Beraiek bezalakoak bihurtzea da hori? Berdina da jende mordoa erailtzea eta herri bati boikota egitea? Ez dut ezer ulertzen iosu
    Nik uste dut erantzun bat eman behar zaiola israeldik datorkigun orori, musika, dantza ala pastelak izan

  • rubentxo bakaikoa 2010-06-03 09:30

    beraien jarrera zein de jakiteko, pacbi manifestu palestinarraren (boikotaren aldekoa) 3 oinarrizko puntuak galdetuko zaizkie:

  • rubentxo bakaikoa 2010-06-03 09:31

    1. palestinar errefuxiatuen itzultzeko eskubidea
    2. israelen bizi diren palestinarren eskubide zibil eta politikoen berdintasuna
    3. gaza eta zisjoradaniaren gaineko okupazioa bertan behara uztea

    onartzen badituzte oinarri hauek, neu joango naiz aurrenko lerrora ikustera!

  • Bueno galdetu zitzaien eta erantzuna izan da azken erasoa salatzen zutela. Boikotaren minimoak ez zituzten babestu.
    Beste mezu bat heldu zitzaidan euskaldun batzuek pairatutako boikota eta hau konparatuz, bai eta zergatik artista espainolei ez egin…

    Zaila da iruzkin hauetan azpalpen borobilik ematea, baina galdera gehiago egon ahal dira: zergatik apartheidaren sudafrikan balekoa zen eta orain ez, adibidez?

  • Askapenaren estrategia oso desegokia iruditzen zait, eta aldarrikapen batzuekin alde izango luketen jendea kontra jartzea besterik ez dute lortzen. Niri ere euskal taldeei (Negu Gorriak…) estatuko hainbat tokitan egin izan zaien boikota gogorarazten dit. Okerrena da toki batean abestu baino lehen eta “ongi etorriak izan daitezen” manifestu bat onartu behar hori iruditzen zait. Haustekundeetan parte hartzeko ezker abertzaleari jartzen zaion baldintza ekarri dit gogora; Pirritx eta Porrotx terrorista direla esatea bezain larria iruditzen zait Askapenak zabaldutako mezua. Penagarria!

  • jende askok erabiltzen du argumentu hori, baina erantzun gorri: zergatik sudafrikan arrazakeria indarrean zilegi zen Sudafrikako rugby selekzioari boikot egitea eta hainbat eta hainbat artista eta era guztietako produktuak, eta isrraeldarrei ez?

    borroka tresna berdina izateak (boikota alegia) ez ditu berdintzen arrazoiak eta gatazkaren sustraiak. niri bonba hotsak gogorarazten dizkit gernika, irak, afganistan, carrero blanco… berdinak dira denak? batzuen ustez bai.

    euskal herriak espaniari ‘egiten dizkionak’ eta israelek palestinari egiten dizkionak parekatzen dira ‘boikota’ erabiltzen delako baten zein bestearen kontra?

    eta berriro zergatik sudafrika beltzen alde zilegi zen eta ez palestinaren alde?

    Gora Askapena eta internazionalismoa!

  • Kontuak nahasi gabe, Ruben! Nik ez dut esan Hegoafrikari egindako boikota zilegi denik, eta ezta Israeli boikota egitea zilegi ez denik ere. Ez dut gaizki ikusten Askapenak Israeli boikota egitea, esaterako: deialdia egin eta ados dagoena etxean gera dadila, edo protesta egin dezala (boikota egin nahi ez dutenak errespetatuz, bide batez). Baina zein da Askapena ongi etorria izateko baldintzak ezartzeko? Zergatik behartu artista batzuk (edo beste edozein) beren herriari buruz iritzi edo jarrera jakin bat ager dezaten? Non dago haien askatasuna?

    Zer irudituko litzaizuke euskara ikasteko diru-laguntzak jaso ahal izateko taldeei eta norbanakoei indarkeria arbuiatzea eskatuko baliete? Maila berean ikusten ditut hori eta zuek eskatzen duzuena. Adibidea muturrera eramanda, Diario Vascorentzat boikota eskatzea bezala da (zilegi ikusten dut), eta gipuzkoar batek zuzeu.com-en idatzi nahi duenean, baldintza gisa euskarazko prentsaren alde sinarazteko exijitzea (hori ez!).

  • Aupa gorri!

    Askapena (eta beste eragile internazionalista batzuk) ez gara inor inori baldintzak jartzeko, boikot deialdia palestinarrek egin dute, guk deialdia jaso eta EHn lantzen dugu, beste talde batzuek munduko beste herri batzuetan egin bezala.

    Ez naiz sartuko konparazio horietan, neuk ere ez diet zentzurik ikusten, baina Pakestinaren aldeko boikot deialdiari bai.

    Batzuek aldarrikatzen dute apolitikoa izateko eskubidea, eta oso zaila da nondik aurrera bai eta bnondik aurrera ez. Israelek Palestinan egiten duena nire ustez marratik haratago dago eta isrraeldar ‘apolitikoek’, gipuzkoar, espaniar edo estatu batuar apolitikoek baino ardura gehiago daukate, askoz gehiago.

    Zilegi ikusten nuen Sudafrika arrazistari boikota egitea, eta zilegi Israeli.

    baina zure tono berean, ni boikotaren alde nago eta espero dut denbora aurrera joan ahala jende gehiago egongo dela kanpaina hone alde.

    besarkada bat

  • Ruben Txo!
    Ez da Askapenaren ekimen propioa, baina bat egiten du palestinarren deiarekin eta Euskal Herrian “inkisidore” edo San Pedro lanak egiten ditu, artista batek zerua ala infernua merezi duen erabakitzeko.
    Ez zait egokia iruditzen a priori boikoterako deia egitea eta artistari aukera ematea baldintza jakin batzuk onartzeko eta “salbatzeko”; erasoa salatu duenak, zuen baldintzak hitzez hitz onartu ez arren, ez du boikotik merezi, nire ustez.
    Ongi ikusten dut Israelen ordezkari ofizialei (kirol selekzioei, esaterako) eta palestinarren aurkako postura garbia izan dutenei boikota egitea, baina ez “apolitikoak” beren herriari dagokionez posizionatzera behartzea.
    Boikotarekin hain zorrotz jarraituz gero, nekez iritsiko da jende gehiagorengana.
    Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude