Islandiarrak bagina…

320.000 biztanleko lurraldea da Islandia eta horietako 25 herritar “arruntek” osatuko dute Islandiako Parlamentu Konstituziogilea, 500 herritarren artean aukeraturiko matematikariek, kazetariek, abokatuek, nekazariek, enpresariek, sindikalistak…

Bere ongizatea ongien baloratzen nuen estatua izatetik, krisi sakon batek herrialdea geldiarazi eta nazioarteko laguntza ekonomikoa eskatzera eta Europako Batasunean sartzera behartu zuen duela bi urte, 2008an Islandia. Eta krisi horrek ekarri du bai konstituzioa aldatzera eta baita konstituzioa egiteko era bera aldatzea ere. Izan ere, Islandiako Konstituzioa Danimarkakoaren egokitzapena da, 1944an independizatu zenean moldaturikoa baina orduz geroztik, aldaketa txikietatik aparte, sekula ukitu bakoa. Johanna Sigurdardottir, Islandiako presidentearen arabera, herrialdea krisitik ateratzeko eta sendotzeko balioko du konstituzio berriak.

Datorren urteko otsailean hasiko dira 25 herritarrak konstituzio berria idazteko lanean, eta hainbat batzarretan adosturiko printzipioak jarraituz aurreproiektu berria idatzi ahal izango dute, lege proposamen hori ondoren Parlamentuan aurkezteko.

Herritarrek idatziagatik, baina, Althingik (Islandiako Legebiltzarrak) onartu egin behar du legezkoa izateko, eta 2013ko hauteskundeen ondoren sartuko litzateke indarrean.

Islandia

Irudia | Islandia | hauteskundeak | LGPL

2 pentsamendu “Islandiarrak bagina…”-ri buruz

  • Lurralde aparta!! Naturaren indarra segunduro begi bistan jartzen da!!
    Biztanleria horren parekoa da, nahiz eta balearen ehiza baimendurik izan. Badakizue, guztiok perfekzioaren bidean.
    JÓHANNA SIGURDARDÓTTIR da bertako lehen ministra, eta ezkondua dugu. Seme-alabak ditu, aurreko ezkontza batekoak; bigarrenez ezkondua da, sexu bereko beste gizaseme batekin.
    Hamaika ikusteko jaio gara!!
    Pentsaezazue bertoko politikari, izen handiko batek hori egingo balu zer erantzun jasoko zukeen.

    Horretan ere Islandia eredugarria

  • […] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Ander Izagirre. Ander Izagirre said: Islandian, 25 herritarrek idatziko dute Konstituzo berria: http://bit.ly/ee1lbH (@zuzeu) […]