Islandia, adierazpen askatasunaren paradisua

Informazio sekretua eta konprometigarria argitaratzen duten atarientzako aterpe bilakatuko da Islandia.

Berriemaileen iturriak juridikoki babestea ahalbidetuko dute. Suedian gertatzen den bezala, informazio iturria ezagutzera ematea egintza kriminaltzat hartuko da.

Aurre-zentsurari mugak jarriko dizkiote.

Difamazio turismoari amaiera emateko baliabideak ere ezarriko dituzte. Gaur egun, hainbat kasutan, komunikabideen aurka demandak aurkezten dira, kasu bakoitzean “komenigarriagoa” den herrialdeetan. Prozesu horietan parte hartzen duten bi aldeak nongoak diren kontuan hartu gabe, komunikabideari zigor handiena ezarriko zaion herrialdea aukeratzen dute auzi-jartzaileek. Kasu horietan, difamazio salaketa jasaten dutenek Islandian kontra-prozesua eskatu ahal izango dute.

Neurri horiekin mundu osoko komunikabideak erakarri nahi ditu Islandiak. Ikerketa kazetaritzari eta adierazpen askatasunari bide egitea baitute xede.

MjY3Mg==

Irudia | Adierazpen askatasuna | zz | Creative Commons By SA