Isiltasun denbora

Isiltasun denbora –

Aita sei hilabete hil aurretik, banekien hil egingo zela. Nola? Ez dakit. Bere etxetik atera nintzen, igogailura joan nintzen eta, atea irekiz, burua buelta eman nuen aita ikusteko. Hau zutik zegoen apartamenduaren sarrean. Ikusi nuenean, ia ia bere azken irudia izango zela konturatu nintzen. Ez dakit nola. Ez dakit zergatik. Hala ere, heriotza gure artean zegoela jakin nuen.

Isiltasun denboraGero, negarrez amaren etxera joan nintzen. Amak ez zuen ezer ulertzen, beraz, kontatu nion. Hark aitari mediku batek zer edo zer esan zion galdetu zidan. Ez. Bakarrik sentimendu bat zen. “Mariquita, mesedez, kendu idei hori burutik”, esan zidan. “Badakit, ama, hil egingo zen”. Une hartan, denbora agurtzeko izango nuela pentsatzen nuen. Baina, zer da denbora agurtzeko hil aurretik izatea? Badago denbora nahikorik hori egiteko? Uste dut ezetz. Bizitza guztia ez da nahikoa horretarako.

Bost hilabete ondoren, aitak deitu zidan hospitalean zegoelako. Oso gogorra zen hau Posadasen bizi zelako, hemendik urrun. Orduan, nebei joan nahi nuela esan nien eta dena antolatu genuen kotxez joateko. Bi egun pasa ondoren, Buenos Airesera itzuli nintzen. Asteburu hartan, aitak bere etxean zegoela esan zidan. Gogoratzen dut garai horretan, apirilean, Sabina eta Serrat ikustera joan nintzela lagun batekin. Gauaren erdian, aita gaizki zegoela sentitu nuen. Hurrengo egunean, hospitalean zegoela esateko deitu zidaten. Ostiral horretan, aitak agurtzeko deitu zidan (“te llamo para saludarte porque me voy a morir”). Aita horrelakoa zen, horrela gara, beti zuzen zuzen esaten ditugu gauzak. Aitarekin harreman berezi bat nuen. Ez txarra. Berezia. Ez zen gizarteak espero duena. Agurtzeko denbora izan nuen galdetzen badidate, ezetz esango nuke.

Horri buruz idazten ari naiz, aste honetan, Lularen biloba eta Macriren aita hil direlako. Argentinako historiaren zehar, heriotza eta gaixotasunak ospatu ziren. Esaterako, Eva Duartek minbizia zeukanean, hormetan “viva el cáncer” idazten zuten eta, Néstor Kirchner hil zenean, gezur asko asmatu zituzten. Brasilen, Lularen kontrakoek emaztearen, anaiaren eta, orain, bilobaren heriotza ospatu zituzten.

Nik ezin dut jasan hori. Heriotza gertatzen denean, denbora gelditu behar dugu. Videla hil egin zenean, ez nuen ospatu; bakarrik justizia egina zela pentsatu nuen kartzelan hil zelako. Eta beste diktadore batzuk ospitaletan edo etxeetan justiziak ez egin izana hiltzen direnean, justiziarik ezak triste jartzen nau.

Hortaz, Franco Macrik diktadurarekin negozioak izan bazituen ere eta postarekin dirua lapurtu bazigun ere, orain ez da momentua. Justiziarik ezak mina ematen dit, baina bere heriotzak ez nau pozten. Eta ezberdintasun hori egitea oso garrantzitsua dela uste dut. Nik bezala pentsatzen ez dutenei gauza txarrak gertatzen zaizkienean, ez naiz pozten. Zergatik? Edozein gauzak kalte egiten banazake, ez diot beste bati egiten. Orduan, besteen gaixotasunei edo arazoei ez diet iseka egiten.

Behintzat, nik ez dut nire kontrakoak bezalakoa izan nahi.

Isiltasun denbora Isiltasun denbora
heriotza
Mariana Grande Cobián

Eskola publikoko irakaslea naiz

Zer duzu buruan “Isiltasun denbora”-ri buruz

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-03-05 22:11

    Zure lekukotasuna hunkigarria da eta zure bizipenak eta sentipenak askori ez zaizkio batere arrotz izanen.
    Zure lekukotasunak ez nau estonatzen ere, gure herri tipietan ezagun baten ehorzketarako eliza mukurru betetzen da, usaian baino gehiago. Kantuak suharragoak dira. Hor daude harekin adiskide zirenak , hain adiskide ez zirenak, bai ta arerioak ere. Ez da postura konbentzional huts bat pentsa litekeen bezala. Egundaino, euskal jendeak badu joera bat frente egiteko heriotzaren aurrean, elkartsauna erakusteko doluan den familiari. Iraun beza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude