Irailaren 10ean ere jai nazionala ospatzen da iberiar penintsulan: Badakizu non?

Gibraltarreko Egun Nazionala

Irailaren 11, Kataluniako Diada eguna. Euskal Herrian aski ezaguna dugu 1714an galdu zuten subiranotasuna gogoratuz Katalunian ospatzen duten egun nazionala.

Irailaren 10, Gibraltarreko egun nazionala, 1967an erreferendum bidez Espainiarekin subiranotza elkarbanatzeari uko egin zioten eguna hain zuzen. Gibraltarreko bizilagunen %99,19ak Erresuma Batuarekin harremanak mantentzearen alde egin zuen.

Hona Gibraltarri buruzko hainbat datu:

  • Hamairu itsasoaz haraindiko britainiar lurrraldeetatik bat da Gibraltar, Espainiako hegoaldean, Afrikatik 15 kilometrotara .
  • 1713an Espainiako Felipe bosgarrena erregeak Utrecht-eko itunean amore emanda utzi zuen Gibraltar Erresuma Batuaren jabegotzan.
  • 1992 urtetik ospatzen dute Gibraltarreko 28.000 bizilagunek egun nazionala.
  • Fabian Picardo da Gibraltarreko ministroa 2011ko abendutik.
  • 2002 urtean Gibraltarreko gobernuak beste erreferendum bat antolatu zuen: %98,48 Espainiaren subiranotasuna onartzearen kontra agertu zen.
  • 2006an Konstituzio Legea onartu zuten Gibraltarren. Autodeterminazio eskubidea onartzen du, baina independentziaren aukera baztertuz.
  • Kanpo Harremanak eta Defentsa soilik dira Erresuma Batuak Gibraltarren dituen eskuduntza nagusiak.
  • Ingelesa eta Espainiera nahasten duen hizkuntza aldaerari Llanito deitzen diote.
  • Munduko 10 aireportu arriskutsuenen artean dago. Errepide itxi behar dute hegaldiak daudenean.