Iragarki biziduna, ‘crack’ kontsumoaz ohartarazteko

o crackDrogen arriskuak helarazteko moduak agortuta diruditenean sormenak atera ditu ataka zailetik. Sao Paulon (Brasil) gauzatutako “O Crack Consome” publizitate kanpainak asmatu du. 

Crack droga kontsumitu eta trafikatu egiten den auzora joan dira. Gazteen topaleku den merkatal zentro batera hain zuzen ere. Associação Parceria Contra Drogas elkarteak bidali nahi duen mezua argi da: Crack-ak pertsonak konsumitzen ditu. Hori ikustarazteko modu hobeagorik ez luke berehalakoan aurkituko Malabar Filmes iragarkiaren ekoiztetxeak.

Merkatal zentroaren korridorean iragarki itxuraz tradizionala kokatu dute, “O Crack Consome” leloarekin batera gizon-emakume baten aurpegia erakutsiz. Une horretan hartzen du iragarkiak bizia. Merezi du ikusteak. Drogaren aurkako iragarki (eta bideo) aparta izateaz gain, demostratzen du gauzak kontatzeko modua mezua bezain garrantzitsua dela.

Crack Consumes from Malabar Filmes on Vimeo.

Paperezko posterraren ordez irina. Eta hutsaren ordez zizare gosetiak. Ikusi eta ulertua: “Crack-ak irentsiko zaitu, zizareek hau bezala” Minutu gutxi irauten duen iragarkia, baina ikusten dutenek sekulako ahaztuko ez dutena.

(via @gauerdikoeztula)

Zer duzu buruan “Iragarki biziduna, ‘crack’ kontsumoaz ohartarazteko”-ri buruz