Iparraldeko infernua

Iparraldeko infernua –

Bi urte eta erdi luze igaro dira eta iparraldeko infernua itzuli da azkenean, “the Hell of the North”, “a Sunday in Hell”, “the Queen of the Classics” edo “La Pascale (the Easter race), Iparraldeko Infernua, Klasiketan Klasika, Klasiken Erregina, Igandeko Infernua edota Azken Erokeria … Beti bezain lasterketa ikusgarria, agian gehiago, eta Sonny Colbrellik irabazi du gizonetan 6 orduko denboraz. 257,7 kilometroko ibilbidea izan du, ikurriñak ere tarteko, oso gogorra, eta txirrindulariak lokatzez beteta eta guztiz hustuta, Paris-Roubaix 2021 hau probaren historiako edizio gogorrenetako bat bezala gogoratuko da, eta txirrindularitzaren zeruetara gailendu da Sonny Colbrelli, Lonbardiako italiar txirrindulari gogorra. Florian Vermeersch belgiar eta Mathieu van der Poel faborito holandarrari gailentzeko indarra izan du esprint polit batean. Lizzie Deignan-ek (Trek-Segafredo) izugarrizko garaipena lortu zuen emakumeetan, Paris-Roubaix Femmes, lasterketa lehen sekzio harriztatuaren hasieratik Roubaix belodromoraino zuzen jo baitzuen. Iparraldeko Infernuko emakumezkoen lehen edizioa izan da eta 116,4 km izan ditu. Une eta irudi ikusgarriak utzi ditu lasterketak zalantzarik gabe, hemen batzuk eta lasterketaren laburpen bideoa ikusi nahi baduzu. Izan ondo!

Iparraldeko infernuaIparraldeko infernuaIparraldeko infernua

Paris-Roubaix, egun bakarreko txirrindulari lasterketa famatu eta ikusgarrienetako bat da, klasiko bat, Frantziako iparraldean, Belgikako mugatik hurbil jokatzen dena. 1896tik 1967ra arte Parisen abiatu eta Roubaixen amaitzen zen, 1968tik Compiègnen (Parisko erdigunetik 60 km ipar-ekialdera) hasten da eta Roubaixen bukatu. Oso ibilbide latza du, tarte batzuetan galtzadarrizko zolarekin (cobble stone). Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera Txirrindularitzako Bost Monumentuetako bat da. Bestalde, Galtzada-harrien klasikoak osatzen duten lau lasterketako bat ere bada. Garaipen gehien lortu dituzten txirrindulariak bi izan dira, biak ere belgikarrak eta launa garaipenekin: Roger De Vlaeminck (1972, 1974, 1975 eta 1977) eta Tom Boonen (2005, 2008, 2009 eta 2012).

SAILKAPENA Gizonak

1. COLBRELLI Sonny  Bahrain-Victorious

2. VERMEERSCH Florian  Lotto-Soudal

3. VAN DER POEL Mathieu  Alpecin-Fenix

4. MOSCON Gianni  INEOS-Grenadiers

5. LAMPAERT Yves  Deceuninck-Quick Step

6. LAPORTE Christophe  Cofidis-Solutions Crédits

7. VAN AERT Wout  Jumbo-Visma

8. VAN ASBROECK  Tom IsraelStart-UpNation

9. BOIVIN Guillaume  IsraelStart-UpNation

10. HAUSSLER Heinrich  Bahrain-Victorious

 

Bi urte eta erdi luze igaro dira eta iparraldeko infernua itzuli da azkenean