Ipar Korearen ziberpropaganda politikoaz

Youtuben kontua sortu eta 78 bideo eskegi zituen Ipar Koreak joan den hilean. Estatua murgildu berri da mikroblogintzan eta Twitter sare sozialera bideratu du bere PR kanpaina digitalaren azken estrategia. Analisten iritziz, ordea, gobernuaren propaganda politikoak ezer gutxi aldatu du Ipar Korearrek gobernuarekiko duten ikuspegia, ez baitute sinesgarritzat jotzen agintariek Twitter kontuan adierazten duten ezer.

Hortaz, estatuak nazioartean duen irudia dago jokoan. Pasa den martxoan Cheonan itsasontzi militar Hego Korearra Estatu Batuek base militarra duten Baengnyeong irlatik gertu hondoratu zenetik, argitzeke dago jazoeraren eragilea. Ipar Amerikarrak erruduntzat jotzeko argudioak egon badauden arren, hauek Ipar Koreari leporatu diote gertaeraren ardura, eta ondorioz, une ahulenean dago Hego eta Ipar Korearen arteko harremana.

MzEyNQ==

Kontuak kontu, Ipar Koreak nazioartean duen irudia pare bat lerroko tweet-en magiapean zuritzeko asmoa duela dirudi. Obamamaniaren arrakastaren ardatzetako bat izan den ziberpolitikaren trenean igo da politikari andana, aurreko batean Markos Jutsuriagak kontatu zigunez.

Eta niri egonezina daragit hain hitz gutxitan adierazten duten diskurtso politikoaren arrakastak. Sare sozialek eskaintzen duten enrroillatu kutsu horren eraginpean, ez dakit zeren bila jotzen dugun politikarien kontuetara, eta ez dakit hauek eskaini gura digutena ere argi interpretatzen badakigun.

Irudia | twitter logoa | twitter | Creative Commons By SA
Ipar Korea, propaganda politikoa, Twitter
Irati Elizalde

kazetaria-edo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude