Inpunitatea eta berdintasuna

Alessio, Flickr
Alessio, Flickr

Iazko udaran onartu zuten Italian ‘Laudo Alfano’ legea. Berlusconiren taldeak gehiengo absolutua du parlamentuan eta ez zuten arazo handirik izan presidenteari eta goi eta behe ganbaretako kideei inpunitatea eskaintzen dien araua onartzeko. Urte bete beranduago Auzitegi Konstituzionalak legeak Konstituzioa urratzen duen aztertuko du.

Legeari esker Berlusconik bi prozesu ekiditu ahal izan ditu, boterean den bitartean ukiezina baita.

Milango Fiskaltzak ireki du legea ezeztatzeko prozesua, herritarren berdintasun eskubidea urratzen duela kontsideratzen duelako.

Herritarren berdintasuna oinarrizko eskubide izanik nekez ulertu daiteke, ‘Laudo Alfano’ legeak urtebeteko ibilbidea burutu izana.

Inpunitaterik gabe agintzen asmatuko al du Il Cavalierek?